19:00etan izanen dute hitzordua, Beralandetan Gaur, hilak 16, Altsasuko gurasoekin bilera irekia izanen dute Beralandetan, 19:00etan. Herriz herriko kanpaina egiten ari dira «gehiegizko egoera hau» jendartean salatzeko. Bizipen gogorrak bizi dituzten familien ahotik eskainiko da hitzaldia.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.