Baztango dantzariak eta Elizondoko gaiteroen eskutik Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaiteroek, Baztango udalaren laguntzaz antolatuta Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larrain Dantza…) izanen dira otsailaren 11n, igandean 12:45ean Elizondoko plazan.
Igandean 16:30ean eskainiko dute eta euro bat ordaindu beharko da Erreka guraso elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, Tadeo Jones 2, 'El Secreto del Rey Midas' filma eskainiko du otsailaren 11n, inauteri biharamunean. 16:30ean izanen da saioa eta euro bat ordaindu beharko da. Elkarbizitza arauak errespetatzeko deia ere egin dute antolatzaileek, arauak ez betetzeak zinetik kanporatua izatea suposa dezakeela gogoraraziz.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.
Ortzegun Gizeneko Zingar-Arraultzea eta desfilearen ondotik, igandean Inude eta Artzaiak handiak aterako dira eta astelehenean karrozak eta mozorroak Joan den larunbatean kaldereroek iragarri bezala, murgilduak dira inauterietan Beran ere. Ortzegun Gizen egunean, goizez Zingar-Arrautzea egin zuten eta arratsaldean kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Ondotik, haurrentzako erromeria izan zuten Eztegara pilotalekuan.
Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, Ortzegun Gizeneko arraultze-arraultze eskearekin hasita.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Larunbatean Mendiarte Kultur elkartean eginen duten bazkariaren ondotik, jokoak eta txokolatada izanen dute Otsailaren 10ean izanen dute orakunde Anizen. Larunbatean goizeko 10:30ean eginen dute hitzordua plaxa xaharretik etxez etxe ibiltzeko. Olentzerotan eta urtetxetan ez bezala, Orakundetan etxez etxe Askagaindik hasiko da, goitiko karrikatik. Haur eta gurasoak baserritarrez beztituak puskak biltzen ibiliko dira eskean: arrautzak, xixtorra, xingarra eta esnea .
Ortziralean, Zugarramurdiko haurrekin batera mozorrotuko dira eskolan Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Ortziralean, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletako haurrak mozorrotuko dira eta igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko diren gazteen txanda izanen da.