Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:00etatik 13:30era Rikardo Baroja eskolako arkupeetan Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da otsailaren 10ean hilabeteko bigarren larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.
Larunbateko mozorro afarian mozorro originalenak sarituko dituzte Narbarteko inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 7tik 10era. Otsailaren 7an, asteazken arratsaldean, herriko ttikienak, mozorroak jantzita eta gurasoak lagun, baserriz baserri ibiliko dira.
Ortzeguna izanen da neska-mutikoen egun handia eta ortzirale eta larunbatean gazteak eskean ibiliko dira Arraiozko haur eta gazteak inauteri eta orakunde egunaren zain daude. Baztango herrietan denbora batean inauteriak soilik gazteek egiten zituzten, eta haurrek, berriz, orakunde, egun ttun-ttun edo oilar dantza ospatzen zuten. Duela zenbait urte, Arraiozen orakunde eguna, aurreko egunean, asteazkenean, ospatzen zen eta herriko haurrak baserriak bisitatzen zituzten beren kanta, irri eta alaitasuna hedatuz.
Ortzegun Gizeneko Zingar-Arraultzea eta desfilearen ondotik, igandean Inude eta Artzaiak handiak aterako dira eta astelehenean karrozak eta mozorroak Joan den larunbatean kaldereroek iragarri bezala, murgilduak dira inauterietan Beran ere. Ortzegun Gizen egunean, goizez Zingar-Arrautzea egin zuten eta arratsaldean kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Ondotik, haurrentzako erromeria izan zuten Eztegara pilotalekuan.
Ortziralean puska biltzea eginen dute gazteek eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasi dute besta.
Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, Ortzegun Gizeneko arraultze-arraultze eskearekin hasita.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean orgen desfilea Otsailaren 8tik 10era, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta zopa jatea izanen dute Herriko Ostatuan, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean orgen desfilea.
Ortziralean eskola bisitatu ondotik, baserriz baserri ibiliko dira gazteak eta Larraldea sagardotegian afalduko dute Otsailaren 9 eta 10ean inauteriak ospatuko dituzte Lekarozen. Urtero bezala, ortziralean, eskolara bisita egin ondotik, baserriz baserri triki-panderoekin ibili eta Larraldea sagardotegian afalduko dute. Larunbatean, herriko etxeetan ibiliko dira akordeoilariarekin. Gazte guztien partetik, «eskermile etxeko ateak ireki eta gurekin batera, etxez etxe ibiltzea posible egiten duzuen herritar guztiei!».
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Ortziraleko afariarekin hasiko diren arren, larunbata izanen da egun handia Ailegatu da inauterien data bertze urte batez Urrozera ere, eta dagoeneko bakoitzak prest-prest du bere mozorroa. Ortziraleko afariarekin hasiko dira inauteriak, baina larunbata izanen da egunik handiena.
Larunbatean Mendiarte Kultur elkartean eginen duten bazkariaren ondotik, jokoak eta txokolatada izanen dute Otsailaren 10ean izanen dute orakunde Anizen. Larunbatean goizeko 10:30ean eginen dute hitzordua plaxa xaharretik etxez etxe ibiltzeko. Olentzerotan eta urtetxetan ez bezala, Orakundetan etxez etxe Askagaindik hasiko da, goitiko karrikatik. Haur eta gurasoak baserritarrez beztituak puskak biltzen ibiliko dira eskean: arrautzak, xixtorra, xingarra eta esnea .