Larraburua elkarteak antolatu duen kurtsoan izen emateko epea urtarrilaren 26an bukatuko da Larraburua elkarteak kimaketa eta txertaketa ikastaroa antolatu du otsailaren 3rako. Goizeko 9etan Larraburuan elkartu eta bertatik joanen dira kimaketa eta txertaketa eginen den lekura. Apuntatzeko epea urtarrilaren 26an bukatuko da eta Mari Luzeri deitu behar zaio (664-387343-948635166)
Larunbat eguerdian elkartuko dira plazan Lehenbizikoa Saldiasen egin ondotik, Malerrekako Euskara Zerbitzuak hilero antolatzen duen Malerreka Kantuz ekimeneko urteko bigarren saioa saioa Sunbillan eginen dute otsailaren 3an. Larunbat eguerdian bilduko da jendea Sunbillako plaza inguruan eta herriko karriketan barrena kantu zaharrak abestuko dituzte giro ederrean.
19:00etan elkartuko dira igerilekuetan. Eguraldi txarra eginez gero, berriz, Altzateko pilotalekuan Urtero bezala, Berako Kultur Batzordeak, Gure Txokoa Elkarteak eta Berako Udalak, Kaldereroak eta inauteriak antolatu dituzte, Berako Musika Banda, Labiaga Ikastola, Jesusen Bihotza Ikastetxea, Ricardo Baroja Eskola Publikoa, Toki Ona Institutua eta Isidoro Fagoaga Udal musika eskolaren laguntzaz.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Ortzegunean, bizkarrekoak jarriko dizkiete mozorroei eskolan eta larunbatean Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia jokatuko da Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak. Ortzegunean hasiko dira mozorro zuriak lanean eta baserriz baserriko eskean. Ortziralean ere halaxe ibiliko dira eta Jon Maia eta Alaia Martinekin bertso afaria eta emakumeen afaria ere izanen dira. Larunbatean herri kirola izanen dute, Binakako Urrezko Aizkora txapelketako saioa frontoian.
Bildotsa eta ardo lotea zozketatuko dute larunbat arratsean Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoan larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz.
Ortziralean eta larunbatean gazteak auzoz auzo ibiliko dira eta larunbat arratsaldean haurrak eta gurasoak ere elkartuko zaizkie Donamarian ere inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziralean eta larunbatean. Ortziralean gazteak ibiliko dira eskean eta larunbatean eskolako haurrak eta gurasoak ere elkartuko zaizkie.
Ortziralean haurrak eta gazteak ibiliko dira eskean eta larunbatean mozorroen dantzaldia izanen dute Orakunde eta inauteri eguna batera ospatzen dituzte Zigan. Aurtengoan otsailaren 2an, ortziralean, izanen dute hitzordua. Baina, inauteriak larunbatera arte luzatuko dira.
Mozorro lehiaketa egingo dute larunbatean Otsaileko lehenengo asteburuan kolorez eta umorez beteko da Areso ere. Ostiralean haurren kalejirarekin eta larunbateko Pake Toki elkarteko herri afaria eta afalondora bitarte, izango da ongi pasatzeko aukerarik.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.