12:45ean hasita, Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaitariak taldeen eskutik Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaitariak taldeen eskutik Bailableak (Muxikoak, jotak, larrain-dantzak) izanen dira urtarrilaren 14an, igandean 12:45ean Elizondoko plazan (euria eginen balu Braulio Iriarte frontoian).
Igande arratsaldeko 5etan Harriondoan Hodei magoak Ilusioaren indarra ikuskizuna eskainiko du urtarrilaren 14an, igande arratsaldeko 5etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da kultur etxean bertan.
Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean Iragana, lahar eta larrosa herri antzerkia ikusgai izanen da urtarrilaren 14an, igandean 19:00etan hasita Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Udaleko Kultura Batzordeak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren 2018ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan. Sarrera doan izanen da.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Ostiraletik igandera izanen dira otorduak eta larunbatean bazkalodnoan herrian itzulia emanen dute gazteek bertsolariekin Inauterietako seinalea izango da asteburu honetan Eratsunen. Ilbeltzaren 12an, ostiralean, afaria izanen da. Ilbeltzaren 13an, larunbatean, bazkaria. Arratsaldean herriko buelta emango dute gazteek, Aitor Mendiluze eta beste bertsolariren batekin eta gero afaria izango dute. Ilbeltzaren 14an, igandean, bazkariarekin akituko dituzte aurtengo inauteriak.