Hilaren 3an, berriz, sexualitatearen inguruko tailer-solasaldia antolatu dute Lesakako Buruztanka Gaztetxeak Buruztanka Eguna antolatu du urtarrilaren 5ean. Ortzirale arratsaldetik hasita, jolasak, poteoa, afaria eta gaupasa izanen dituzte. Eguna girotzen hasteko, urtarrilaren 3an, asteazken arratsaldeko 6etan ‘Sexualitatea eta gu’ tailer-solasaldia antolatu dute Ander Iribarren sexologoarekin, Bihotzkada Kolektiboaren lokalean.
Ilbeltzaren 4an gutunak jasoko dituzte eta gauerdian, zintzarriak joz, iragarriko dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrera. Gaur, ilbeltzaren 4an, arratsaldeko 18:30ean, pajeek gutunak bilduko dituzte, plazan. Gauerdian, berriz zintzarri jotzea izanen dute. Egun erregeen etorreraren iragarpen gisa errotua den ohitura ez da atzo sortua. Garai batean neguko garai hotz eta ilunak pasa ondotik, eta abenduaren 21eko solstizioaren ondotik, udaberrirako prestatzen hasteko eta lurra esnarazteko hasi ziren zintzarriak astintzen herrian. Hainbat adituk, Ituren eta Zubietako joaldunekin lotu izan duten ohitura da.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dira erabiltzaileen lanak Xauliko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa irekiko da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 16an, larunbat arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazio ekitaldia. Hortik aitzinera, 17:30etik 20:00etara ikusgai izanen da.