Iaz bezala, lehen fase irekia eginen dute Berako Xugan, lau talderen arteko finalerdiak Berako Katakun eta Lesakako Haizeguan eta finala Lesakako Arranon Bortzirietako bertso eskolak hemeretzigarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa jokatuko da abenduaren 30ean. Iaz hasitako lehiaketa modu berriari eutsiz, lehen fase irekiaren ondotik, hiru bertsolariko lau talde osatuko dira.
Bi saio eskainiko dituzte Harriondoan eta herriko musikarien bizitzaren pasarte batzuk ere eskainiko dituzte Azken urteetako ohiturari eutsiz, urtea agurtzeko emanaldi berezia antolatu du Lesakako Musika Bandak, Udalaren eta Martikoren laguntzarekin. Aurtengoan, Pepito Yanci, beti bizi goiburupean, herriko musikari handiari eginen diote omenaldia abenduaren 30ean. Bi saio eskainiko dituzte Harriondoa Kultur Etxean, 17:00etan eta 19:30ean. Hainbat musikari gonbidatu dituzte eta Pepito Yanciren bizitzaren pasarte batzuk ere grabatu dituzte sketch moduan eta proiektatuko dituzte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dira erabiltzaileen lanak Xauliko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa irekiko da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 16an, larunbat arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazio ekitaldia. Hortik aitzinera, 17:30etik 20:00etara ikusgai izanen da.
Izen emateko Baztango Euskara Zerbitzura jo, 948 580006 telefonora deitu edo euskara@baztan.eus helbidera mezua idatzi behar da, abenduaren 22a baino lehen Lau istorio izanen dituzte kontagai, abenduko azken astean. Abenduaren 26an 2-3 urteko haurrek Amaia Elizagoienen Ukituz, sentituz eta ekinez ipuinarekin hasiko dira saioak, Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30ean.