16:30ean eskainiko dute, zineman Abenduaren 26an, asteartean, NUR eta Herensugearen Tenplua filma izanen da ikusgai, 16:30ean, zineman. Sarrera euro bat ordainduko da eta ikusleei elkarbizitza arauak betetzea eskatzen zaie, bete ezean kanporatuak izan daitezkeela gogoraraziz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dira erabiltzaileen lanak Xauliko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa irekiko da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 16an, larunbat arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazio ekitaldia. Hortik aitzinera, 17:30etik 20:00etara ikusgai izanen da.
Izen emateko Baztango Euskara Zerbitzura jo, 948 580006 telefonora deitu edo euskara@baztan.eus helbidera mezua idatzi behar da, abenduaren 22a baino lehen Lau istorio izanen dituzte kontagai, abenduko azken astean. Abenduaren 26an 2-3 urteko haurrek Amaia Elizagoienen Ukituz, sentituz eta ekinez ipuinarekin hasiko dira saioak, Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30ean.