Ortzegunean 19:00etatik 21:00etara Balleko Etxeko Batzar Nagusiaren aretoan H2Ogurea proiektuaren barnean dagoen Baztango Udalaren Uholdetarako Ekintza Plana aurkezteko informazio jardunaldia antolatu dute abenduaren 21ean, ortzegunean 19:00etatik 21:00etara Balleko Etxean.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dira erabiltzaileen lanak Xauliko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa irekiko da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 16an, larunbat arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazio ekitaldia. Hortik aitzinera, 17:30etik 20:00etara ikusgai izanen da.