Pedro Mariñelarenak, Passivehaus Platadormako kide den arkitektoak, eskainiko du Abenduaren 15ean, ortziralean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitarte, CLT egurrezko egitura duten passivehaus etxebizitzen harira, solasaldia izanen da Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan. Gaiaz edota Leitzan eginen diren lehendabiziko passivhaus horiei buruzko informazioa nahi duenak zalantzak argitzeko aukera izanen du hitzartutako bilkuran.
Abenduaren 15ean, ortziralean 19:00etan Arizkunenean Tomas Belzunegi Arizmendik (Elizondo, 1950) El otro lado de la enfermedad liburua aurkeztuko du abenduaren 15ean, ortziralean 19:00etan Arizkunenean.
Ortzirale arratseko 8etan hasiko den emanaldian sortu berri den Mendi Ttiki Abesbatza ere aurkeztuko dute Doneztebekoelizan Doneztebeko Mendi Abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 15en, ortzirale arratseko 8etan. Azken urte hauetan egin duen moduan, Donostiako Udalaren Txistulari Taldearekib elkarlanean eginen dute saioa, eta Agorreta Musika Eskolako ikasleek ere parte hartuko dute. Aurtengoan berrikuntza handia izanen dute: sortu berri den Mendi Ttiki Abesbatza aurkeztuko da lehenengoz kontzertuan, Ruth Etxebeste eta Itziar Irigoien zuzendari dituztela.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Abenduaren 19ra bitarte ikusgai izanen da Euskal Memoriaren lana Kultur Etxean Euskal Memoria Fundazioak prestatu duen Euskara. Ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean. Abenduaren 13an ireki zen eta hilaren 14an, 15ean, 18an eta 19an bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara.
Ortziralean Arranon Bibote Gorriak taldearen ‘Morbus Operandi’ eta larunbatean Harriondoan, Abarka antzerki taldearen ‘Besaulkiak’ Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak, Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu-Leihoak XIII. antzerki jardunaldietako lehen emanaldia eskaini zuen ortziralean Huts Teatroak Harriondoan. Asteburu honetan izanen dira azken bi emanaldiak.
Ortzirale arratseko 11etatik aitzinera Zubipuntan Ñaco Goñik eta Fernando Beiztegik kontzertua eskainiko dute abenduaren 15ean, ortzirale arratseko 11etatik aitzinera Erratzuko Zubipunta ostatuan.