Euskararen egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irain ikastetxean. Eskola orduetan hasitako ospakizuna ilunabarrera arte luzatuko da. Abenduaren 3an, igandean, han eta hemen ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna eta beraz, igandea izaki, ikastetxeetan egunean bertan jorratzea ezinezkoa izan zen. Aitzitik, eskualdeko ikastetxe zenbaitek ez dute urteko egun seinalatuak merezi duen oihartzuna eskaini gabe pasatzerik nahi. Hori horrela, Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak, eskolako zuzendaritza eta irakasle taldearekin elkarlanean, abenduaren 7rako hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Euskara Batzordeak antolatutako Abenduko Kultur Egunak abenduaren 6tik 10era bitarte ospatuko dira. Motibazio tailerraretik Mugaldekoak taldearen Galdemoduen trilogia azken diskaren aurkezpena bitarte, ekitaldiz betetako egunez gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek. Abenduaren 6ko arratsaldeko motibazio tailerrarekin hasiko dituzte. Izan ere, batzordearen aspaldiko kezka da Igantzin euskara lehen baino gutiago erabiltzen dela, herritar ia guziek euskaraz jakinda ere egoera anitzetan ez dutela erabiltzen. Kezka hori herritar gehiagorekin elkarbanatzeko helburuarekin, tailer hau antolatu dute. Tailerra UEMAko teknikariek gidatuko dute, eta Baratzondon eginen da, 16:00etatik 18:00 arte. Interesa duen guziak parte hartzen ahal du, baina komeni da aitzinetik batzordeko norbaiti abisatzea.