Astearte arratsaldeko 6:30ean Harriondoan, Euskararen Nazioarteko Eguna familia giroan ospatzeko Euskararen Nazioarteko Eguna familia giroan ospatzeko Ane eta ohe hegalaria antzerki musikala antolatu du Euskarabideak abenduaren 5ean, asteartean 18:30ean Harriondoa Kultur Etxean. 2 eta 7 urteko haurrei zuzendua dago saioa eta sarrera doan izanen da.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.
Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.