Baztango euskalgintzak eta Udalak elkarlanean abenduak 3rako, euskararen egunerako, zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Goizeko 12etan, Fernando Anbustegiren, ipuin-kontalariaren eskutik, superlaguna izanen dute udaletxeko arkupeetan. Arratsaldean, 6etan, berriz, literatura eta musika oinarri dituen 'Nigan, ispilu batean bezala', emanaldia izanen dute, Petti eta Irati Jimenezen eskutik, Arizkunenea Kultur Etxean.
Igandean ospatuko du Bazkideen Eguna Larraburua jubilatuen elkarteak abenduaren 3an Bazkideen Eguna ospatuko du. Aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dira igande honetan; aurtengoan Kontxesi Arangoa eta Mª Pilar Martikorena. 12:00etan hildako bazkideen aldeko meza izanen eta 13:30ean bazkaria Larraburua elkartean.
Abenduaren 3an, Nafarroaren Egunaren harira, eskualdeko zenbait herritan kontzertuak izanen dira ikusgai. Beran, erraterako, Tuterako Griseras eskolako abesbatzaren kontzertua izanen dute; Lesakan Berriozarko Elkarrekin Abesbatzarena; Donezteben Mendi abesbatzaren emanaldia; eta Baztanen Elizondoko Musika Bandarena.
Errefuxiatuen egoerari buruzko hitzaldia larunbatean eta Inaxio Perurenaren Harria. Maitasun istorioa igandean Abendura ere luzatuko da aurten Goizuetako Azaroko Kulturaldia. Abenduaren 2an, larunbatean 11:00etan Errefuxiatuak eta emakume errefuxiatuen egoera Grezian hitzaldia eskainiko du Nafarroako Brigadisten Elkarteko Luzia Etxeberria herritarrak. Abenduaren 3an, igandean 18:00etan eskolako jangelan Harria. Maitasun istorioa kontakizuna eta erakustaldia izanen da Iñaki Perurenaren eskutik.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.
Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Abenduaren 2an, larunbatean, pesta kubatarra izanen da Leitzako Torrea Herriko tabernan. Arratsaldeko 6etako saltsa tailerrarekin hasi eta 22:30eko La Jodederaren kontzertuarekin borobilduko dute besta. Arratsaldeko 6etan saltsa tailerra izanen da. Ondotik, 20:00etatik 22:00etara bitarte, indarrak berreskuratzeko, pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek. Eta azkenik, La Jodedera taldearen eskutik, kontzertua izanen dute. Zehazki, '8 zigarro' izeneko diska aurkeztuko dute.