Larunbata, abenduak 2



09:00

Zerri-mondonga ikastaroa Amaiurren

Amaiurko elkartea, Baztan Amaiur | Ikastaroak

Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, larunbat goizeko 9etatik aitzinera Amaiurko elkartean Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, zerri mondonga ikastaroa antolatu dute Otsondo barride elkarteak eta Hazitik Hoziek abenduaren 2an, larunbatean 09:00etan hasita Amaiurko elkartean. Harat hurbiltzen direnek txistorra, odolkiak eta zerritik lor daitezkeen bertze produktuak egiten ikasiko dute.

Zerri-mondonga ikastaroa Amaiurren Amaiurko elkartea

Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, larunbat goizeko 9etatik aitzinera Amaiurko elkartean

Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, zerri mondonga ikastaroa antolatu dute Otsondo barride elkarteak eta Hazitik Hoziek abenduaren 2an, larunbatean 09:00etan hasita Amaiurko elkartean. Harat hurbiltzen direnek txistorra, odolkiak eta zerritik lor daitezkeen bertze produktuak egiten ikasiko dute.


11:30

'La Caja de Música' ipuina ardatz, ikus-entzunezko emanaldia

Irrisarri Land, Igantzi | Ikuskizunak

Pio Baroja idazlearen 'La Caja de Música'ren ipuina Pilar Ruizen ahotsera ekarriz eta Samuel Máynezek Iñaki Etxeparerendako eginidako 21 doinuekin uztartuz, hitzordua izanen da abenduaren 2an, 11:30ean. Samuel Máynez Vidalen biolontxelo-jotzaileak Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 doinuek Pio Barojaren 'La Caja de Música' ipuinari misterioa eskaintzen diote. Musikagile mexikarrak horrek Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 lan motz horiek, Johann Sebastian Bachen lanak dituzte oinarri.

'La Caja de Música' ipuina ardatz, ikus-entzunezko emanaldia Irrisarri Land

Pio Baroja idazlearen 'La Caja de Música'ren ipuina Pilar Ruizen ahotsera ekarriz eta Samuel Máynezek Iñaki Etxeparerendako eginidako 21 doinuekin uztartuz, hitzordua izanen da abenduaren 2an, 11:30ean.

Samuel Máynez Vidalen biolontxelo-jotzaileak Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 doinuek Pio Barojaren 'La Caja de Música' ipuinari misterioa eskaintzen diote. Musikagile mexikarrak horrek Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 lan motz horiek, Johann Sebastian Bachen lanak dituzte oinarri.


16:30

Niala magoaren ikuskizuna

Beintzako frontoia, Malerreka Beintza-Labaien | Ikuskizunak

Magoaren emanaldiaren ondotik txokolatea banatuko dute arratsaldean Larunbat honetan, abenduak 2, bi ekitaldi antolatu dituzte Malerrekako Mankomunitateak eta Beintza-Labaiengo Udalak. Batetik Malerreka kantuz ekimenari Beintzako plazan emango diote hasiera eguerdiko 12etan. Bestetik, haurrendako ikuskizuna, arratsaldeko 4:30ean izanen da Beintzako frontoian. Bertan Niala magoak eskainiko du bere ikuskizuna. Emanaldia eta gero txokolatada izango da.

Niala magoaren ikuskizuna Beintzako frontoia

Magoaren emanaldiaren ondotik txokolatea banatuko dute arratsaldean

Larunbat honetan, abenduak 2, bi ekitaldi antolatu dituzte Malerrekako Mankomunitateak eta Beintza-Labaiengo Udalak. Batetik Malerreka kantuz ekimenari Beintzako plazan emango diote hasiera eguerdiko 12etan. Bestetik, haurrendako ikuskizuna, arratsaldeko 4:30ean izanen da Beintzako frontoian. Bertan Niala magoak eskainiko du bere ikuskizuna. Emanaldia eta gero txokolatada izango da.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



17:00
19:00

'Gure buruak zaintzen tailerra'

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Tailerrak

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

'Gure buruak zaintzen tailerra' Leitzako udaletxea

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 



18:30
13:00

Goizuetako azaro kulturala

Goizuetan, Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.

Goizuetako azaro kulturala Goizuetan

Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.



17:30
20:00

'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa

Irrisarri Land, Igantzi | Erakusketak

Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai  da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa  Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.

'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa Irrisarri Land

Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai  da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa 

Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.



17:00
13:30

Beti Gazteko argazki lehiaketako lanak Harriondoan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Beti Gazteko argazki lehiaketako lanak Harriondoan Harriondoa Kultur Etxea

107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.



10:30
17:30

'Pinturan barrena paseatzen' erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.

'Pinturan barrena paseatzen' erakusketa Bertizko natur parkean

Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.



19:00
20:00

Che Guevara argazkietan

Torrea eta Atekabeltzen, Leitzaldea Leitza | Erakusketak

Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.

Che Guevara argazkietan Torrea eta Atekabeltzen

Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen

Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.



11:00
20:00

Pedro Arizkunenen margo eta marrazkiak

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Pedro Arizkunenen margo eta marrazkiak Arizkunenea

Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean

Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.


23:00
06:00

Amoranteren kontzertua Beran

Kataku ostatuan, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Berako Kataku herri ostatuak, abendurako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Abenduaren 1eko, ortziraleko, Amoranteren kontzertuarekin hasiko dute hilabetea eta abenduaren 23ko Zotal Toatl festarekin bukatu. Bien bitartean, abenduaren 10ean, 16an eta 17an ere izanen da non gozatua.  

Amoranteren kontzertua Beran Kataku ostatuan

Berako Kataku herri ostatuak, abendurako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Abenduaren 1eko, ortziraleko, Amoranteren kontzertuarekin hasiko dute hilabetea eta abenduaren 23ko Zotal Toatl festarekin bukatu. Bien bitartean, abenduaren 10ean, 16an eta 17an ere izanen da non gozatua.

 



18:00
09:00

Pesta kubatarra leitzan

Leitzako Torrea, Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Abenduaren 2an, larunbatean, pesta kubatarra izanen da Leitzako Torrea Herriko tabernan. Arratsaldeko 6etako saltsa tailerrarekin hasi eta 22:30eko La Jodederaren kontzertuarekin borobilduko dute besta. Arratsaldeko 6etan saltsa tailerra izanen da. Ondotik, 20:00etatik 22:00etara bitarte, indarrak berreskuratzeko, pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek. Eta azkenik, La Jodedera taldearen eskutik, kontzertua izanen dute. Zehazki, '8 zigarro' izeneko diska aurkeztuko dute.

Pesta kubatarra leitzan Leitzako Torrea

Abenduaren 2an, larunbatean, pesta kubatarra izanen da Leitzako Torrea Herriko tabernan. Arratsaldeko 6etako saltsa tailerrarekin hasi eta 22:30eko La Jodederaren kontzertuarekin borobilduko dute besta.

Arratsaldeko 6etan saltsa tailerra izanen da. Ondotik, 20:00etatik 22:00etara bitarte, indarrak berreskuratzeko, pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek. Eta azkenik, La Jodedera taldearen eskutik, kontzertua izanen dute. Zehazki, '8 zigarro' izeneko diska aurkeztuko dute.