Ostirala, abenduak 1



10:00

Sareuskaren Mintzodromoa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Elkarretaratzeak

Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan, euskal kulturako aurpegi ezagunak biltzea espero dute euskararen arnasgune bilakatuko den Harriondoa Kultur Etxean  2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko Hiriguneak (orain Euskal Elkargoko Hego Lapurdi lurralde eremua denak), Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Sareuska, euskararen sarea sortu zuten. Sareuska egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburua lantzearren 2017. urtera bitarteko plangintza garatu dute eta Mintzodromoa, bertan kokatzen den egitasmoetariko bat da. Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan Mintzodromoa antolatu da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Mintzodromoaren IV. edizioa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen da abenduaren 1ean, ortzirale goizeko 10:00 eta 12:30 bitartean.

Sareuskaren Mintzodromoa Harriondoa Kultur Etxea

Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan, euskal kulturako aurpegi ezagunak biltzea espero dute euskararen arnasgune bilakatuko den Harriondoa Kultur Etxean 

2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko Hiriguneak (orain Euskal Elkargoko Hego Lapurdi lurralde eremua denak), Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Sareuska, euskararen sarea sortu zuten. Sareuska egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburua lantzearren 2017. urtera bitarteko plangintza garatu dute eta Mintzodromoa, bertan kokatzen den egitasmoetariko bat da. Aurten ere Sareuska egitasmoaren baitan Mintzodromoa antolatu da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Mintzodromoaren IV. edizioa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen da abenduaren 1ean, ortzirale goizeko 10:00 eta 12:30 bitartean.


18:00

II. Umore Ona pilota txapelketaren lehen partida

Pilotalekuan, Leitzaldea Goizueta | Jardunaldiak

Joan den urtean antolatu zuten lehendabizikoz, eta 48 pilotarik parte hartu zuten. Aurten 8 bikote gehiagok jokatuko dute. Heldu den ortziralean, abenduaren 1ean, hasiko da Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa. Aurtengoan zazpi asteburuz, hirutan hogei partida inguru jokatuko dira. Pilotari nafarrek ez ezik, gipuzkoarrek ere parte-hartuko dute. Guztira, 32 bikote, hau da, 64 pilotarik eman dute izena.

II. Umore Ona pilota txapelketaren lehen partida Pilotalekuan

Joan den urtean antolatu zuten lehendabizikoz, eta 48 pilotarik parte hartu zuten. Aurten 8 bikote gehiagok jokatuko dute.

Heldu den ortziralean, abenduaren 1ean, hasiko da Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa. Aurtengoan zazpi asteburuz, hirutan hogei partida inguru jokatuko dira. Pilotari nafarrek ez ezik, gipuzkoarrek ere parte-hartuko dute. Guztira, 32 bikote, hau da, 64 pilotarik eman dute izena.


19:30

'Iraultza boltxebikea. Ehun urte eta gero zer?' hitzaldia

Elizondoko Gaztetxea, Elizondo | Hitzaldia

Aurten ehun urte bete dira Boltxebikeen Errusiako iraultzaz geroztik. Hori horrela, hitzaldia antolatu dute abenduaren 1erako, ortziralerako, Elizondoko gaztetxean, 19:30ean. Hitzaldia Eneko Compais, EHUn Zuzenbideko irakasle dena, izanen da hizlari.

'Iraultza boltxebikea. Ehun urte eta gero zer?' hitzaldia Elizondoko Gaztetxea

Aurten ehun urte bete dira Boltxebikeen Errusiako iraultzaz geroztik. Hori horrela, hitzaldia antolatu dute abenduaren 1erako, ortziralerako, Elizondoko gaztetxean, 19:30ean. Hitzaldia Eneko Compais, EHUn Zuzenbideko irakasle dena, izanen da hizlari.


19:30

Luis Garderen 'Barbaroen baratzean' liburuaren aurkezpena

Doneztebeko liburutegia, Malerreka Doneztebe | Aurkezpenak

'Barbaroen baratzean' poesia liburuaren berri emanen du ortziralean 19:30ean liburutegian Abenduaren 1ean (ortziralean) II. Udazken literarioaren baitan, Luis Garderen Barbaroen baratzean azken obraren aurkezpena eginen da 19:30ean liburutegian. Garderen poemak biltzen dituen liburu honekin aipatu Bale Zuria argitaletxe berria estreinatuko da. 

Luis Garderen 'Barbaroen baratzean' liburuaren aurkezpena Doneztebeko liburutegia

'Barbaroen baratzean' poesia liburuaren berri emanen du ortziralean 19:30ean liburutegian

Abenduaren 1ean (ortziralean) II. Udazken literarioaren baitan, Luis Garderen Barbaroen baratzean azken obraren aurkezpena eginen da 19:30ean liburutegian. Garderen poemak biltzen dituen liburu honekin aipatu Bale Zuria argitaletxe berria estreinatuko da. 



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



17:00
19:00

'Gure buruak zaintzen tailerra'

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Tailerrak

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

'Gure buruak zaintzen tailerra' Leitzako udaletxea

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 



18:30
13:00

Goizuetako azaro kulturala

Goizuetan, Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.

Goizuetako azaro kulturala Goizuetan

Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.



17:30
20:00

'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa

Irrisarri Land, Igantzi | Erakusketak

Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai  da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa  Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.

'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa Irrisarri Land

Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai  da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa 

Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.



17:00
13:30

Beti Gazteko argazki lehiaketako lanak Harriondoan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Beti Gazteko argazki lehiaketako lanak Harriondoan Harriondoa Kultur Etxea

107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.



10:30
17:30

'Pinturan barrena paseatzen' erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.

'Pinturan barrena paseatzen' erakusketa Bertizko natur parkean

Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.



19:00
20:00

Che Guevara argazkietan

Torrea eta Atekabeltzen, Leitzaldea Leitza | Erakusketak

Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.

Che Guevara argazkietan Torrea eta Atekabeltzen

Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen

Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.



11:00
20:00

Pedro Arizkunenen margo eta marrazkiak

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Pedro Arizkunenen margo eta marrazkiak Arizkunenea

Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean

Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.


23:00
06:00

Amoranteren kontzertua Beran

Kataku ostatuan, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Berako Kataku herri ostatuak, abendurako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Abenduaren 1eko, ortziraleko, Amoranteren kontzertuarekin hasiko dute hilabetea eta abenduaren 23ko Zotal Toatl festarekin bukatu. Bien bitartean, abenduaren 10ean, 16an eta 17an ere izanen da non gozatua.  

Amoranteren kontzertua Beran Kataku ostatuan

Berako Kataku herri ostatuak, abendurako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Abenduaren 1eko, ortziraleko, Amoranteren kontzertuarekin hasiko dute hilabetea eta abenduaren 23ko Zotal Toatl festarekin bukatu. Bien bitartean, abenduaren 10ean, 16an eta 17an ere izanen da non gozatua.