Goizeko 12etan izanen da elkarretaratzea, Elizondoko plazan. Arratsaldeko 7etarako, berriz, Baztango Udalak osasun etxeko pediatria zerbitzuaz mintzatzeko eta zalantzak argitzeko, bilera deia egin du. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Baztanen ere, Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, elkarretaratzea eginen dute azaroaren 24an. 12:00etan bilduko dira, Elizondoko plazan.
Donezteben ‘Nagore’ dokumentala eta Zubietan, berriz, ‘Emakumea film laburrean’ zineforuma eta ‘Volar’ dokumentala eskainiko dira Horrez gain, herrietako eskoletan zein Mendaur Institutuan ere lanketa berezia eginen da eta Udal ordezkariek adierazpen instituzionalak eginen dituzte Osoko Bilkuretan.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuaren laguntzaz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat antolatu ditu azaroaren 24, 25 eta 26rako: dokumentala, elkarretaratzea, mahai ingurua... Halaber, jostailuen inguruko sentsibilizazio mezua helarazi eta urteroko autodefentsa tailerra ere martxan paratuko dute.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
‘Emakumea hegoaldean’ eta ‘Comete Sarea’, Bakerako Lankidetza Batzarraren eta Urdabuzu Mendizale taldearen eskutik Azaroaren 13tik 24ra Emakumea hegoaldean eta azaroaren 13tik 30era Comete Sarea erakusketak ikusgai daude Arizkunenean, Bakerako Lankidetza Batzarrearen eta Urdaburu Mendizale taldearen eskutik.
Aurten ere Emakumeonganako indarkeriaren kontrako eguna aldarrikatzeko asteko egitaraua prestatu dugu Goldatzetik, bertan emanen da terminologiari buruzko tailerra, herria apaindu egingo dugu gure aldarrikapenekin, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik antolatutako mahai inguru batean parte hartuko dugu, urtero bezala pintxo potea ere eginen dugu eta azaroaren 25ean, larunbata, kalera aterako gara. Animatu zuek ere ekitaldi hauetan parte hartzen!
Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbioren saioa izanen da, Leitzako zinean, 22:00etan.