Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Urriaren 28tik azaroaren 12ra zabalik dagoa eta Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Muga’ argazki erakusketa ikusgai dago datozen Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean. Urriaren 28an egin zen inaugurazioa bi herritan eta urriaren 28tik azaroaren 12ra, larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara dago ikusgai.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
Aralar elkartearen eskutik, azaroaren 14, 21 eta 28an Arizkunenean Azaroaren 14an, 21ean eta 28an, Aralar Elkartearen eskutik, joku patologikoaren prebentzioa eta pantailen erabilera egokirako tailerra izanen da Arizkunenean. 17:00etatik 18:30era bitarteko saio horiek 12-18 urte dituzten gazteen gurasoei zuzenduak izanen dira. Izena emateko 665 802545 zenbakira whatsappa bidali, asociaciónaralarsvd@gmail.com helbidera idatzi edo ondoko formularioa bete behar da: https://goo.gl/forms/btB2BXZGsatlUTfk1
107 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude abenduaren 3ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 107 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino lau guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
Ortziraleko herri bazkarian Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña izanen dira kantari San Martin bestetako egitaraua prest dute Aurtitzen, lau egunez ongi pasatzeko.