Heldu den asteartean 17:00etan Beñat Azurmendik Labiaga ikastolako Eztegararako egoitzan eskainiko duen hitzaldirako azaroaren 3ra bitarte eman daiteke izena Hezkuntza tradizionala alde batera utziz, norberarenganako konfiantza lortzeko lantzen den proiektu pedagogiko berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Honi buruz gehiago jakiteko, solasaldia eskainiko du Beñat Azurmendik, Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzako eta prestakuntzako arduradunak azaroaren 7an, asteartean 17:00etan Berako Labiaga ikastolan.
Maingeneko Juanjo Elizaldek eta Basaburuko Ernaitzu Kooperatibak esperientziak azalduko dituzte astearte arratsaldeko 6:30ean Udaletxeko Ganbaran Goizuetako Etxebizitza Batzordeak sortu zuen etxebizitza eta lokalei buruzko inkestan, etxebizitzaren gaia lantzeaz gain, “Nola hobetu Goizueta bizileku bezala?” gaia ere landu zen. Emaitzetan, batez ere, herrian lan falta zegoela azpimarratzen zen. Gabezi horri erantzuna eman asmoz, Udalak eta Cederna-Garalur elkarteak elkarlanean sortu duten dinamika da “Goizuetan lan eta bizi”. Urte osoan zehar noizean behin egingo diren hitzaldi eta mahai inguruek osatzen dute dinamika hau eta helburua, beste esperientzia batzuetatik ikastea izango da.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Urriaren 28tik azaroaren 12ra zabalik dagoa eta Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Muga’ argazki erakusketa ikusgai dago datozen Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean. Urriaren 28an egin zen inaugurazioa bi herritan eta urriaren 28tik azaroaren 12ra, larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara dago ikusgai.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Azaroaren 4tik abenduaren 10era Irisarriko Jauregian ikusgai da ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa Juan Carlos Pikabea, Ana Mari Marin eta Javier Sagarzazu margolarien eta Pedro Lanz, Lesagibel eta Iñigo Manterola eskultoreen lanak biltzen dituen ‘Artea bizitzeko eta amets egiteko’ erakusketa ireki dute Igantziko Yrisarriko jauregian azaroaren 4tik abenduaren 10era.
Aralar elkartearen eskutik, azaroaren 14, 21 eta 28an Arizkunenean Azaroaren 14an, 21ean eta 28an, Aralar Elkartearen eskutik, joku patologikoaren prebentzioa eta pantailen erabilera egokirako tailerra izanen da Arizkunenean. 17:00etatik 18:30era bitarteko saio horiek 12-18 urte dituzten gazteen gurasoei zuzenduak izanen dira. Izena emateko 665 802545 zenbakira whatsappa bidali, asociaciónaralarsvd@gmail.com helbidera idatzi edo ondoko formularioa bete behar da: https://goo.gl/forms/btB2BXZGsatlUTfk1