Larunbatean 11:00etan hiru eta sei urte bitarteko haurrentzat emanaldia eskainiko du eta 12:30ean zazpi urtetik goitikoentzat Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute bosgarren aldiz, Malerrekako eta inguruko bizilagunei programazio erakargarria eskaini nahirik. Azken emanaldia urriaren 28an izanen da Legasan.
Berrikuntza moduan, lehen aldiz espreski prestatutako “Mugadantza” dantzatuko du Ainhoa Retegik Bera, Etxalar, Azkain, Biriatu, Sara eta Urruñako udalek bortz urtero berritzen duten fazerien edo mugalarreen hitzarmena sinatuko dute urriaren 28an, larunbatean eguerdian Lizuniagan, Sara eta Bera arteko 36. Mugarrian dagoen Mahain-harrian. Hitzarmen historiko honen bidez, herri hauetako lurrak, belagiak eta ura aprobetxatzeko eskubidea ematen diote elkarri, baita 2007ko hitzarmenetik, oihaneko suteetan elkar laguntzeko bitartekoak paratu ere.
Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu du, larunbat arratsaldeko 5:30ean Harriondoan Olaia Inziarte eta Amaia Elizagoien baztandarrek osatzen duten Itoitz bikoteak Urpeko ipuinak ikuskizuna eskainiko du urriaren 28an, 17:30ean, Harriondoa Kultur Etxean. Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu du emanaldia.
Larunbat arratsaldeko 7etan udaletxeko batzar aretoan Aspaldian Parisen bizi den Francisco Javier Irazoki, Zoki, idazlearen Ciento noventa espejos liburuaren aurkezpena eginen dute urriaren 28an, larunbatean, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaen lanak ikusgai daude Arizkunenean Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaren Bigarren mailako errefusiatuak argazki erakusketa zabalik da urriaren 16tik 31ra Elizondoko Arizkuneneako erakusketa gelan. Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak antolatu dute erakusketa, 2017ko Arte eta Kultura programaren baitan.
Halere, asteburua baino lehen, asteazkenean hitzaldia eskainiko du Mikel Ilarregik Hamargarren urtez mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Taldeak, herriko hainbat perretxikuzaleren laguntzaz. Ekitaldi gehienak urriaren 28 eta 29an izanagatik, urriaren 25ean jarriko dira mikologialdira begira. Izan ere, asteazkenean 19:00etan Mikel Illarregi herritarrak ‘Mikologiaren inguruko oinarrizko ezagutza’ hitzaldia eskainiko du Aurrera Elkarteko aretoan.
Leitzako Udalak, Plazaola Patzuergo Turistikoa eta Lekunberriko Kantina zein Astitzeko aterpea enpresekin batera, Galesko kultura ezagutarazteko jarduerak antolatu ditu. Artea, musika era hizkuntza ardatz duten ekitaldiok urriaren 26tik 28ra bitarte izanen dira.
Ortzirale arratsaldean aizkora apustua jokatuko dute Iker Vicente eta Josean Etxeberriak, Donato Larretxea eta Anjel Arrospideren kontra, 1.000 euro jokoan Udazkenean hosto gorrixka eta gaztainekin batera, feria usaina zabaltzen hasten da eskualdean. Elizondon izaten dira lehenbizikoak eta aurten, urriaren 27 eta 28rako, ortzirale eta larunbaterako egin dute hitzordua. Elizondoko Herriak antolatuta, urteroko osagaiak izanen ditu bestak: aziendak, sasoiko lanak egiteko tresnak eta makineria, klasiko bihurtu diren galtzerdi eta baratxuriak, pagotxak eskainiz eztarria urratzen duten saltzaileak… baita feriaren aitzakian biltzen diren apaldiko lagunen kontu, kantu eta komeriak ere.
Ortzirale arratseko 11etan Kataku ostatuan The Pumcliks Orchestra musika taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 27an, ortzirale arratseko 11etan Berako Kataku herri ostatuan. Beraien erranetan “post-tradizional” musika egiten duen taldea dira. Europan barna egiten ari diren biraren etapatxo bat Katakun eginen dute, beraz, ortzirale arratseko 11etatik aitzinera.
Urriaren 28tik azaroaren 12ra zabalik dagoa eta Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Muga’ argazki erakusketa ikusgai dago datozen Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean. Urriaren 28an egin zen inaugurazioa bi herritan eta urriaren 28tik azaroaren 12ra, larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara dago ikusgai.
Urriaren 28, 29 eta azaroaren 1ean izanen dira Baserritarren Egunarekin borobilduko diren kultur egunak Guztia zehaztua du Arantzako Euskara Batzordeak, hondarreko hilabeteetan, urteroko kultur egunak prestatzen lan eta lan aritu ondotik. Hasteko, urriaren 28an, larunbatean 20:00etan Baga, biga, higa ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantari eta musikarien eskutik eskolako gimnasioan.