Osteguna, urriak 26



17:30

‘Interneteko euskal komunitatea ezagutu’ formazio saioa

Toki Ona institutua, Bortziriak Bera | Tailerrak

Ortzegunean 17:30ean Toki-Ona Institutuan, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik Heldu den urriaren 26an, ortzegunarekin, 17:30etik aitzinera, Berako Toki-Ona institutuan Internet eta euskarari buruzko saioa izanen da, Gorka Julioren eskutik, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta. Izena emateko aukera izanen da urriaren 25era arte, 948 634 125 telefonora deituta edota euskara@bortziriak.eus helbidera idatzita.

‘Interneteko euskal komunitatea ezagutu’ formazio saioa Toki Ona institutua

Ortzegunean 17:30ean Toki-Ona Institutuan, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik

Heldu den urriaren 26an, ortzegunarekin, 17:30etik aitzinera, Berako Toki-Ona institutuan Internet eta euskarari buruzko saioa izanen da, Gorka Julioren eskutik, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta. Izena emateko aukera izanen da urriaren 25era arte, 948 634 125 telefonora deituta edota euskara@bortziriak.eus helbidera idatzita.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen Bertizko natur parkean

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai

Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.



17:00
19:00

'Gure buruak zaintzen tailerra'

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Tailerrak

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

'Gure buruak zaintzen tailerra' Leitzako udaletxea

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 



13:00
22:00

Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko XXV. Jardunaldi Gastronomikoak

Bortziriak Igantzi | Jardunaldiak

Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era  Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren  10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.

Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko XXV. Jardunaldi Gastronomikoak

Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era 

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren  10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.



17:00
20:00

'Bigarren mailako errefusiatuak' argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaen lanak ikusgai daude Arizkunenean Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaren Bigarren mailako errefusiatuak argazki erakusketa zabalik  da urriaren 16tik 31ra Elizondoko Arizkuneneako erakusketa gelan. Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak antolatu dute erakusketa, 2017ko Arte eta Kultura programaren baitan.

'Bigarren mailako errefusiatuak' argazki erakusketa Arizkunenea

Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaen lanak ikusgai daude Arizkunenean

Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaren Bigarren mailako errefusiatuak argazki erakusketa zabalik  da urriaren 16tik 31ra Elizondoko Arizkuneneako erakusketa gelan. Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak antolatu dute erakusketa, 2017ko Arte eta Kultura programaren baitan.



18:00
21:00

Usoaren Astea

Xareta Sara | Ospakizunak

Herriko jatetxeek usoa proposatzen ari dira beraien menuetan urriaren 15etik goiti Urtero bezala, usotegietan ihizia hasten dela eta, Sarako herriko jatetxeek beraien menuetan usoa proposatzen ari dira, urriaren 15etik goiti hain zuzen. Urriaren 23tik 29ra, Usoaren Astea antolatua da eta horren karietara ekitaldi frango iraganen dira. 

Usoaren Astea

Herriko jatetxeek usoa proposatzen ari dira beraien menuetan urriaren 15etik goiti

Urtero bezala, usotegietan ihizia hasten dela eta, Sarako herriko jatetxeek beraien menuetan usoa proposatzen ari dira, urriaren 15etik goiti hain zuzen. Urriaren 23tik 29ra, Usoaren Astea antolatua da eta horren karietara ekitaldi frango iraganen dira. 



19:00
14:00

Leitzako X. Mikologialdia

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Halere, asteburua baino lehen, asteazkenean hitzaldia eskainiko du Mikel Ilarregik Hamargarren urtez mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Taldeak, herriko hainbat perretxikuzaleren laguntzaz. Ekitaldi gehienak urriaren 28 eta 29an izanagatik, urriaren 25ean jarriko dira mikologialdira begira. Izan ere, asteazkenean 19:00etan  Mikel Illarregi herritarrak ‘Mikologiaren inguruko oinarrizko ezagutza’ hitzaldia eskainiko du Aurrera Elkarteko aretoan. 

Leitzako X. Mikologialdia

Halere, asteburua baino lehen, asteazkenean hitzaldia eskainiko du Mikel Ilarregik

Hamargarren urtez mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Taldeak, herriko hainbat perretxikuzaleren laguntzaz. Ekitaldi gehienak urriaren 28 eta 29an izanagatik, urriaren 25ean jarriko dira mikologialdira begira. Izan ere, asteazkenean 19:00etan  Mikel Illarregi herritarrak ‘Mikologiaren inguruko oinarrizko ezagutza’ hitzaldia eskainiko du Aurrera Elkarteko aretoan. 



10:00

'Galesko zaporia' dastatzeko aukera izanen da Leitzan

Leitzako udaletxeko batzar aretoan eta zineman, Leitzaldea Leitza | Jardunaldiak

Leitzako Udalak, Plazaola Patzuergo Turistikoa eta Lekunberriko Kantina zein Astitzeko aterpea enpresekin batera, Galesko kultura ezagutarazteko jarduerak antolatu ditu. Artea, musika era hizkuntza ardatz duten ekitaldiok urriaren 26tik 28ra bitarte izanen dira.

'Galesko zaporia' dastatzeko aukera izanen da Leitzan Leitzako udaletxeko batzar aretoan eta zineman

Leitzako Udalak, Plazaola Patzuergo Turistikoa eta Lekunberriko Kantina zein Astitzeko aterpea enpresekin batera, Galesko kultura ezagutarazteko jarduerak antolatu ditu. Artea, musika era hizkuntza ardatz duten ekitaldiok urriaren 26tik 28ra bitarte izanen dira.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»