Cederna-Garalur eta AINek antolatua, ortziralean 12:00etatik 14:00etara Harriondoa Kultur Etxean Enpresa ttiki eta ertainedako Europako Funtsen Gida azkarra. Europako finantziazioa Nafarroako enpresa ttiki eta ertainei hurbiltzen jardunaldia antolatu dute Cederna-Garalur eta AIN erakundeek urriaren 19an, ortziralean 12:00etatik 14:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Informazio gehiago eta izen-ematea bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikoan.
Ostegun arratsaldeko 3etan Udaletxean Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak eta Chrysallis elkarteak antolatuta ‘Haur transexualitatea: Ulertu lagundu ahal izateko’ hitzaldia eskainiko dute urriaren 19an, ostegun arratsaldeko 3etan Aresoko Udaletxean. Iñaki Goñi sexologoa eta Edurne Koch, Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidearen testigantza entzuteko modua izango da.
Leitzako Udalak bertako produktuen diagnostikoa egin ondotik, kontsumoa eta produkzioa bultzatzeko “Leitza Kontsumituz” partaidetza prozesua martxan jarri du. Helburua bertako elikadura eta produktuak bultzatzeko ekintza plana sortzea da. Horretarako, prozesua ekoizle, dendari, jatetxe eta askotariko elkarteekin, hau da, herritar guztiekin, landu nahi du. Hiru fase aurreikusten dira: hasteko, urriaren 19an “egungo egoeratik etorkizuna proiektatuz”; ondotik, urriaren 26an, “Leitzan elikadura burujabetza sustatzeko ekintza planerako ideiak”; eta azkenik, azaroaren 2an, “Sakonduz: erronka nagusiak eta lehentasunak”. Hori horrela, Udalak urriaren 19an, 19:00etan, Udaletxean eginen den bilkurara joateko gonbidapena luzatu du.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaen lanak ikusgai daude Arizkunenean Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaren Bigarren mailako errefusiatuak argazki erakusketa zabalik da urriaren 16tik 31ra Elizondoko Arizkuneneako erakusketa gelan. Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak antolatu dute erakusketa, 2017ko Arte eta Kultura programaren baitan.