Larunbata, urriak 14



10:00

Erabakitzeko eskubidearen aldeko bizikleta martxa

Doneztebeko kiroldegia, Malerreka Doneztebe | Besteak

Larunbat goizeko 10etan abiatuko da kiroldegitik  Gure esku dago dinamikaren baitan, Malerrekako Aunitz eskuetan taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko Bizikleta martxa antolatu du urriaren 14an. Larunbat goizeko 10etan abiatuko da Doneztebeko kiroldegitik Bertizko parkeraino, bertan ekitaldia eta talde argazkia eginen dute eta, ondoren, berriro Doneztebera itzuliko dira. Titi ostatuan luntxa izanen dute.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko bizikleta martxa Doneztebeko kiroldegia

Larunbat goizeko 10etan abiatuko da kiroldegitik 

Gure esku dago dinamikaren baitan, Malerrekako Aunitz eskuetan taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko Bizikleta martxa antolatu du urriaren 14an. Larunbat goizeko 10etan abiatuko da Doneztebeko kiroldegitik Bertizko parkeraino, bertan ekitaldia eta talde argazkia eginen dute eta, ondoren, berriro Doneztebera itzuliko dira. Titi ostatuan luntxa izanen dute.


17:00

Malerrekako Kultur Bira Ezkurran

Malerreka Ezkurra | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean DJ Porru ikuskizuna eta gauean triki-bertsoa-afaria izanen da Barrankan Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur biraren bosgarren edizioa da eta honetan ere programazio erakargarria eskaini nahi izan diete Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Larunbatean, bi ekitaldi izanen dituzte Ezkurran.

Malerrekako Kultur Bira Ezkurran

Larunbat arratsaldean DJ Porru ikuskizuna eta gauean triki-bertsoa-afaria izanen da Barrankan

Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur biraren bosgarren edizioa da eta honetan ere programazio erakargarria eskaini nahi izan diete Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Larunbatean, bi ekitaldi izanen dituzte Ezkurran.


19:00

Garagardo Besta

Herriko Etxeko edantegia, Sara | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean Itsasuko Klika txaranga eta Ekintza taldea izanen dira Herriko Etxeko Edantegian Urriaren 14an Sarako Herriko Etxeko Edantegian garagardoaren besta eginen dute. Egun horretan eguerditik goiti herrialde ezberdinetako gargardo batzuk jastagai izanen dira: xuria, horia, beltza; denetzat izanen da. Iluntzean, 19:00 aldean, Itsasuko Klika txarangak giroa emanen du eta ondotik Ekintza taldeak gaualdia bukatuko du.

Garagardo Besta Herriko Etxeko edantegia

Larunbat arratsaldean Itsasuko Klika txaranga eta Ekintza taldea izanen dira Herriko Etxeko Edantegian

Urriaren 14an Sarako Herriko Etxeko Edantegian garagardoaren besta eginen dute. Egun horretan eguerditik goiti herrialde ezberdinetako gargardo batzuk jastagai izanen dira: xuria, horia, beltza; denetzat izanen da. Iluntzean, 19:00 aldean, Itsasuko Klika txarangak giroa emanen du eta ondotik Ekintza taldeak gaualdia bukatuko du.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen Bertizko natur parkean

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai

Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.



16:00
06:00

Gartzaingo Pilarika bestak

Baztan Gartzain | Bestak

Egun handian, Los Tajurdos del Norte mariatxiak emanaldia eskainiko du Asteazkenarekin hasi eta larunbatean akituko dira Gartzaingo Pilarika bestak. Urtero bezala, egitarau polita osatu dute asteazken arratsaldeko txupinazo eta ezkil-jotzetik hasi eta larunbateko Herritarren Eguneko zikiro jatera bitarte.

Gartzaingo Pilarika bestak

Egun handian, Los Tajurdos del Norte mariatxiak emanaldia eskainiko du

Asteazkenarekin hasi eta larunbatean akituko dira Gartzaingo Pilarika bestak. Urtero bezala, egitarau polita osatu dute asteazken arratsaldeko txupinazo eta ezkil-jotzetik hasi eta larunbateko Herritarren Eguneko zikiro jatera bitarte.


17:00
19:00

'Gure buruak zaintzen tailerra'

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Tailerrak

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

'Gure buruak zaintzen tailerra' Leitzako udaletxea

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 



12:00
14:00

III. Onddo Dastaketa Donezteben

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzazantolaturiko III. Onddo dastaketaren baitan, urriaren 12tik 15era hainbat ekitaldi izanen dira herrian.  

III. Onddo Dastaketa Donezteben

Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua

Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzazantolaturiko III. Onddo dastaketaren baitan, urriaren 12tik 15era hainbat ekitaldi izanen dira herrian.

 


13:00
22:00

Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko XXV. Jardunaldi Gastronomikoak

Bortziriak Igantzi | Jardunaldiak

Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era  Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren  10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.

Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko XXV. Jardunaldi Gastronomikoak

Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era 

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren  10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.