Urriak 7

Piedade auzoko bestak

2017/09/09 - 2107/09/09

Bortziriak Igantzi |Bestak

Bazkaria eginen dute Iñarreko gainean

Ohiturari eutsiz, Piedadeko besta ospatuko dute Igantziko auzotarrek larunbat honetan, irailak 9. Beti bezala, bazkaria eginen dute Iñarreko gaineko aldean, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Jubiloteka Malerrekan

2017/09/18 - 2017/12/21

Malerreka |Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Beti Gazteko argazki lehiaketa

2017/09/20 - 2017/10/31

Beti Gazte elkartea | Lesaka |Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

2017/09/23 - 2017/12/31

Zugarramurdiko Sorginen Museoa Xareta Zugarramurdi |Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen

2017/10/02 - 2017/11/06

|Erakusketak

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai

Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.