Larunbata, urriak 7



09:00

XI. Aurrera Eguna Leitzan

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Udaletxeko karrapean eginen dute hamaikagarren edizioko bazkaria  Urriko lehenbiziko larunbatean ospatuko dute Leitzako Aurrera Elkartearen eguna. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta goizetik gauera arte luzatuko da pesta. 

XI. Aurrera Eguna Leitzan

Udaletxeko karrapean eginen dute hamaikagarren edizioko bazkaria 

Urriko lehenbiziko larunbatean ospatuko dute Leitzako Aurrera Elkartearen eguna. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta goizetik gauera arte luzatuko da pesta. 


10:00

Sarako besta ttikiak

Xareta Sara | Bestak

Pilotan, Joko berri partida eta esku huska ariko dira goizean, aperitifa, heri bazkaria eta musika izanen dituzte  Herriko bestak finitu eta hilabete eskasera, errebestak edo besta ttikiak izanen dituzte Saran urriaren 7an, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu du Besten Elkarteak.

Sarako besta ttikiak

Pilotan, Joko berri partida eta esku huska ariko dira goizean, aperitifa, heri bazkaria eta musika izanen dituzte 

Herriko bestak finitu eta hilabete eskasera, errebestak edo besta ttikiak izanen dituzte Saran urriaren 7an, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu du Besten Elkarteak.


17:00

Sergioo de Andres Magoa Malerrekako Kultur Biran

Oiz, Malerreka Oiz | Ikuskizunak

Sergio De Andresek larunbat arratsaldean eskainiko duen saioaren ondotik, Ezkurran, Elgorriagan eta Legasan ere izanen dira emanaldiak Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur biraren bosgarren edizioa da eta honetan ere programazio erakargarria eskaini nahi izan diete Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Urriaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan, Sergio de Andresen Majikus magia eta ipuinen emanaldia izanen dute Oizen.

Sergioo de Andres Magoa Malerrekako Kultur Biran Oiz

Sergio De Andresek larunbat arratsaldean eskainiko duen saioaren ondotik, Ezkurran, Elgorriagan eta Legasan ere izanen dira emanaldiak

Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur biraren bosgarren edizioa da eta honetan ere programazio erakargarria eskaini nahi izan diete Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Urriaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan, Sergio de Andresen Majikus magia eta ipuinen emanaldia izanen dute Oizen.


20:00

Mallorca eta Salamancako txistularien emanaldia

Lesakako udaletxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka | Kontzertuak

Larunbatean 20:00etan Udaletxeko Pleno aretoan Mallorcako Xeremiers de Son Roca eta Salamancako Angel Rufino de Haro ‘El mariquelo’ txistulariek kontzertua eskainiko dute urriaren 7an, larunbat arratseko 8ean Lesakako Udaletxeko pleno aretoan. Lesakako txistulari taldeak eta Herri Soinu erakundeak antolatu dute emanaldia, Udalaren eta Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz.

Mallorca eta Salamancako txistularien emanaldia Lesakako udaletxeko pleno aretoan

Larunbatean 20:00etan Udaletxeko Pleno aretoan

Mallorcako Xeremiers de Son Roca eta Salamancako Angel Rufino de Haro ‘El mariquelo’ txistulariek kontzertua eskainiko dute urriaren 7an, larunbat arratseko 8ean Lesakako Udaletxeko pleno aretoan. Lesakako txistulari taldeak eta Herri Soinu erakundeak antolatu dute emanaldia, Udalaren eta Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz.


20:00

'Erradikalak gara' emanaldia

Berako Kultur Etxea, Bera | Ikuskizunak

Larunbat arratseko 8etan Kultur Etxean, Beatriz Egizabal antzerkilariaren eta Ane Labaka bertsolariaren eskutik Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan Erradikalak gara helduei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako ikuskizun honen sarrera 3 euro kostako da.

'Erradikalak gara' emanaldia Berako Kultur Etxea

Larunbat arratseko 8etan Kultur Etxean, Beatriz Egizabal antzerkilariaren eta Ane Labaka bertsolariaren eskutik

Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan Erradikalak gara helduei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako ikuskizun honen sarrera 3 euro kostako da.


20:00

Anne Etchegoyen Zugarramurdiko lezean

Zugarramurdiko lezeak, Zugarramurdi | Kontzertuak

Larunbat arratseko 8etan hasiko den emanaldian, Biotz Alai abesbatzak, Paz de Ziganda ikastola haurren abesbatzak, Aukeran dantza konpainiak eta txalapartariek ere parte hartuko dute  Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan hasita emanaldi ikaragarria eskeiniko du Anne Etchegoyen abeslari ezagunak Zugarramurdiko Lezean. Alai ahots baxuko abesbatzak, Paz de Ziganda Ikastolaren haur abesbatzak, Aukeran Dantza konpainiak, txalapartariek eta bertze gonbidatuek euskal tradizioaren abestien sorta gehi kantautorearen Compostelle bilduma berriaren abestiak antzeztuko dituzte. 

Anne Etchegoyen Zugarramurdiko lezean Zugarramurdiko lezeak

Larunbat arratseko 8etan hasiko den emanaldian, Biotz Alai abesbatzak, Paz de Ziganda ikastola haurren abesbatzak, Aukeran dantza konpainiak eta txalapartariek ere parte hartuko dute 

Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan hasita emanaldi ikaragarria eskeiniko du Anne Etchegoyen abeslari ezagunak Zugarramurdiko Lezean. Alai ahots baxuko abesbatzak, Paz de Ziganda Ikastolaren haur abesbatzak, Aukeran Dantza konpainiak, txalapartariek eta bertze gonbidatuek euskal tradizioaren abestien sorta gehi kantautorearen Compostelle bilduma berriaren abestiak antzeztuko dituzte. 



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen Bertizko natur parkean

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai

Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.


18:00
21:00

'Etorkizuna gaur hasiko da' argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.

'Etorkizuna gaur hasiko da' argazki erakusketa Arizkunenea

Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean

Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.



18:00
23:50

Euskararen Eguna Zubietan

Malerreka Zubieta | Ospakizunak

10 kanaerdiko moztu eta Loitzateko atakara joan beharko du Mikel Indakotxeak Zubietako gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Berrikuntza eta erronka politak izanen dira gainera. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak.

Euskararen Eguna Zubietan

10 kanaerdiko moztu eta Loitzateko atakara joan beharko du Mikel Indakotxeak

Zubietako gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Berrikuntza eta erronka politak izanen dira gainera. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak.



18:00
21:00

Usategietako Igandea Etxalarren

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Larunbatean tortilla txapelketa, afaria eta musika izanen dira Lesakan Nafarroa Oinez dela eta, Etxalarko usategietako igandea aste bat aitzinatu da, urriaren 8ra. Urtero bezala eguraldiak laguntzen badu, talo postua jarriko du Altxatak Lizaietan. Arratsaldean, berriz, Etxalarko udalaren eskutik Oharkabe taldea izanen da plazan 18:00etatik 21:00etara. Altxatak ostatua jarriko du frontoian eta edariak, bokadilo eta taloak izanen dira. 

Usategietako Igandea Etxalarren

Larunbatean tortilla txapelketa, afaria eta musika izanen dira

Lesakan Nafarroa Oinez dela eta, Etxalarko usategietako igandea aste bat aitzinatu da, urriaren 8ra. Urtero bezala eguraldiak laguntzen badu, talo postua jarriko du Altxatak Lizaietan. Arratsaldean, berriz, Etxalarko udalaren eskutik Oharkabe taldea izanen da plazan 18:00etatik 21:00etara. Altxatak ostatua jarriko du frontoian eta edariak, bokadilo eta taloak izanen dira. 


20:00
15:00

Onddo eta Zizen Kofradiaren besta egun handia

Elgorriaga, Malerreka Elgorriaga | Ospakizunak

Igandeko hogeita laugarren edizioan kofrade berriak izendatuko dituzte, tartean Juan Carlos Pikabea margolari lesakarra  Aurten hogeita laugarren edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Egun haundiak Elgorriagan, Onddo eta Zizen Kofradiak antolatua. Urriaren 8an, igandean Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute. 

Onddo eta Zizen Kofradiaren besta egun handia Elgorriaga

Igandeko hogeita laugarren edizioan kofrade berriak izendatuko dituzte, tartean Juan Carlos Pikabea margolari lesakarra 

Aurten hogeita laugarren edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Egun haundiak Elgorriagan, Onddo eta Zizen Kofradiak antolatua. Urriaren 8an, igandean Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»