Asteazken goizeko 10etan Arizkunenean ‘Musikoterapia haurdunaldian’ hitzaldi informatiboa eskainiko dute urriaren 4an, asteazken goizeko 10etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko hirugarren solairuko hitzaldi gelan.
Aurkezpena, kontrastea eta ekarpenen bilketa eginen dute asteazkenean 16:30etik 19:30era, Nafarroako Gobernuak deituta Joan den uztailaren 3an Nafarroako Lanbide Heziketa Planaren (2017-2020) hasierako proposamena aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak. Plan hori orain partaidetza publikoaren fasean dago, herritar guztiek ekarpenak egin ditzaten; xedea da planaren diseinua ahalik eta gehien aberastea. Informazioa kontrastatu, ekarpenak egin nahiz eskaerako jasotzeko urriaren 4an, asteazkenean 16:30etik 19:30era Bertizko Jauregian eginen den saioarako gonbidapena egin du Nafarroako Gobernuak.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.
Urriko asteazken guztietan eskainiko ditu kontakizunak arratsaldeko 5etan Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan ‘Asteazkenhaur’ Zikloa antolatu du. Joan den asteazkenean magia ikuskizuna izan zuten eta urriko asteazkenetan ipuin kontalaria izanen da Baztango liburutegi publikoan. Sarrera doan izanen da.