Igandea, urriak 1



09:00

XIII. pintura-lehiaketa aire zabalean

Iamotenea, Bera | Lehiaketak

Gure Txokoak antolatu du Udalaren babesarekin eta 16 urtetik goitiko edonork parte har dezake  Hamar urtez segidan egin ondotik, 1993an egin zen hamargarren Berako margo lehiaketa. 22 urte geroago, duela bi urte lehiaketa berreskuratu zuen Gure Txokoa elkarteak, eta aurten segida emanen diote urriaren 1ean.

XIII. pintura-lehiaketa aire zabalean Iamotenea

Gure Txokoak antolatu du Udalaren babesarekin eta 16 urtetik goitiko edonork parte har dezake 

Hamar urtez segidan egin ondotik, 1993an egin zen hamargarren Berako margo lehiaketa. 22 urte geroago, duela bi urte lehiaketa berreskuratu zuen Gure Txokoa elkarteak, eta aurten segida emanen diote urriaren 1ean.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



16:30
23:59

Igantziko Sanmigel bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.

Igantziko Sanmigel bestak

Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek

Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.


18:00
23:50

Urrozko San Migel bestak

Malerreka Urroz | Bestak

Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria  Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.

Urrozko San Migel bestak

Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria 

Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.



11:00
23:59

Anizko bestak

Baztan Aniz | Bestak

Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.

Anizko bestak

Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean

Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.



200EmakumeBizian

Donostia, Mendialdea

Bizikletaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiak izanen dira. Asteburu guzian ekitaldi andana izanen badira ere (Hitzaldiak, mahai-inguruak, ateraldiak…), igandean, urriaren 1ean, eguerdiko 12:30ean bizikletaldia izanen da Donostiako kaleetan barrena. Helburua 200 emakune juntatzea izango delarik!! Ea lortzen dugun!! Informazio gehiago eta izen-emateak: http://200emabizi.com/index.php/eu/

200EmakumeBizian Donostia

Bizikletaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiak izanen dira. Asteburu guzian ekitaldi andana izanen badira ere (Hitzaldiak, mahai-inguruak, ateraldiak…), igandean, urriaren 1ean, eguerdiko 12:30ean bizikletaldia izanen da Donostiako kaleetan barrena. Helburua 200 emakune juntatzea izango delarik!! Ea lortzen dugun!! Informazio gehiago eta izen-emateak: http://200emabizi.com/index.php/eu/