Irailaren 30ean Beralandetan eskainiko den ikastarorako izen-emateko epea zabalik da Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, ‘Nola erabili biohondakinen konposta?’ hamar orduko ikastaro praktikoa eskainiko du irailaren 30ean Beralandetan. Euskaraz emanen den ikastaroan izen emateko epea irailaren 28an bukatuko da eta 30 euro ordaindu beharko da (www.cursosveranoupna.com/cursos).
Labiaga ikastolako Guraso Elkartearen eskutik ‘Tipi-Tapa Korrika!’ ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazo ezagunek ‘Tipi-Tapa, Korrika!’ ikuskizuna eskainiko dute irailaren 30ean, larunbatean 17:30ean Berako Eztegara frontoian, Labiaga Ikastolak antolatuta.
Larunbat arratsaldeko 7etan Kataku ostatuko terrazan Udazkeneko kontzertu sasoiari hasiera emanen diote Berako Kataku ostatuan irailaren 30ean. Larunbatean 19:00etan terrazan Duot Euskal Herrian Free Jazz taldeak eta Txaranga Urretabizkaiak joko dute.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.
Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen baitan, irailaren 29an eta 30ean Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak izeneko ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa hirugarrenez antolatu da. Aitzineko bi urteetan Lesakan izan da, baina aurten Berako Kultur Etxean izanen da, datorren irailaren 29an eta 30ean. Izen ematea zabalik dago irailaren 27ra bitarte.
Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.
Bizikletaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiak izanen dira. Asteburu guzian ekitaldi andana izanen badira ere (Hitzaldiak, mahai-inguruak, ateraldiak…), igandean, urriaren 1ean, eguerdiko 12:30ean bizikletaldia izanen da Donostiako kaleetan barrena. Helburua 200 emakune juntatzea izango delarik!! Ea lortzen dugun!! Informazio gehiago eta izen-emateak: http://200emabizi.com/index.php/eu/