Ostirala, irailak 29



16:00

Mendi Ttiki abesbatzaren proiektuaren aurkezpena

Mendi Abesbatzaren lokala, Malerreka Doneztebe | Aurkezpenak

Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua  Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta Mendi Ttiki abesbatza sortzeko asmoa dute, Mendi Abesbatzaren babesean. Proiektua aurkezteko bilera irailaren 29an, ortzirale arratsaldeko 4etan eskainiko dute Ruth Etxebestek eta Itziar Irigoienek Mendi abesbatzaren lokalean.

Mendi Ttiki abesbatzaren proiektuaren aurkezpena Mendi Abesbatzaren lokala

Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua 

Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta Mendi Ttiki abesbatza sortzeko asmoa dute, Mendi Abesbatzaren babesean. Proiektua aurkezteko bilera irailaren 29an, ortzirale arratsaldeko 4etan eskainiko dute Ruth Etxebestek eta Itziar Irigoienek Mendi abesbatzaren lokalean.


19:00

Elixabet Badiolaren liburu aurkezpena

Doneztebeko liburutegia, Malerreka Doneztebe | Aurkezpenak

Ortziralean 19:00etan liburutegian emanen du Aita, aún quedan nueces liburuaren berri  Irailaren 29an Elixabet Badiolak idatzitako Aita, aún quedan nueces liburuaren aurkezpena eginen dute (19:00etan liburutegian). Rocio Ortiz, historiagileak eginen du Eliren kontakizun laburren azken lana irakurtzeko gonbita.

Elixabet Badiolaren liburu aurkezpena Doneztebeko liburutegia

Ortziralean 19:00etan liburutegian emanen du Aita, aún quedan nueces liburuaren berri 

Irailaren 29an Elixabet Badiolak idatzitako Aita, aún quedan nueces liburuaren aurkezpena eginen dute (19:00etan liburutegian). Rocio Ortiz, historiagileak eginen du Eliren kontakizun laburren azken lana irakurtzeko gonbita.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.


17:00
20:00

Beningo kaleko haurrei buruzko argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo

Irailaren 18tik 29ra, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ ikusgai Udazken honetan zenbait argazki erakusketa eginen dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Hasteko, Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatua, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ erakusketa izanen da ikusgai irailaren 18tik 29ra.

Beningo kaleko haurrei buruzko argazki erakusketa Arizkunenea

Irailaren 18tik 29ra, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ ikusgai

Udazken honetan zenbait argazki erakusketa eginen dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Hasteko, Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatua, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ erakusketa izanen da ikusgai irailaren 18tik 29ra.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



16:30
23:59

Igantziko Sanmigel bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.

Igantziko Sanmigel bestak

Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek

Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.


18:00
23:50

Urrozko San Migel bestak

Malerreka Urroz | Bestak

Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria  Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.

Urrozko San Migel bestak

Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria 

Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.



10:00
18:00

Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak ikastaroa

Berako Kultur Etxea, Bera | Ikastaroak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen baitan, irailaren 29an eta 30ean Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak izeneko ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa hirugarrenez antolatu da. Aitzineko bi urteetan Lesakan izan da, baina aurten Berako Kultur Etxean izanen da, datorren irailaren 29an eta 30ean. Izen ematea zabalik dago irailaren 27ra bitarte.

Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak ikastaroa Berako Kultur Etxea

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen baitan, irailaren 29an eta 30ean

Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak izeneko ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa hirugarrenez antolatu da. Aitzineko bi urteetan Lesakan izan da, baina aurten Berako Kultur Etxean izanen da, datorren irailaren 29an eta 30ean. Izen ematea zabalik dago irailaren 27ra bitarte.


11:00
23:59

Anizko bestak

Baztan Aniz | Bestak

Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.

Anizko bestak

Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean

Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»