Halere, Pastorala dela eta astebete gibeleratu dute Asaua Bertze urte batez, Etxalarko Urritzokietako auzotarrek Santa Krutz bestak antolatu dituzte. Aurtengoan pastorala dela eta, Asaua aste bat gibeleratu dute eta irailaren 24an izanen da.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 18tik 29ra, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ ikusgai Udazken honetan zenbait argazki erakusketa eginen dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Hasteko, Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatua, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ erakusketa izanen da ikusgai irailaren 18tik 29ra.