Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan antolatu dute Hazitik Hoziek eta Anizeko elkarteak Baztango agroekologia eskola herritarrarekin aitzinerat segituko dute ikasturte honetan ere. Ondoko hitzordua Baztango zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia izanen da. Hitzordu hau irailaren 16an eginen da, Anizen. Gidaria Xabier Zabaleta izanen da eta larunbat goizeko 9:30ean elkartetik abiatuko dira. Antolatzaileak Hazitik Hozie eta Anizko elkartea dira.
Mus txapelketa, bazkaria eta musika izanen dute Besta egun polita antolatu du irailaren 16rako, larunbaterako, Sunbillako Ulibeltzak elkarteak. Goizeko 10etan mus txapelketarekin emanen diote hasiera egunari, 14:00etan bazkaria eta ondotik musika izanen dute.
Ttikienek ere txopoa goratuko dute ortzirale arratsean Irailaren 13tik 17ra arte ospatuko dituzte Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak. Mahaiaren bueltan bilduta baztan zopak, paella jana, zikiroa... izanen dituzte eta musikak ere toki nabarmena izanen du.
Halere, Pastorala dela eta astebete gibeleratu dute Asaua Bertze urte batez, Etxalarko Urritzokietako auzotarrek Santa Krutz bestak antolatu dituzte. Aurtengoan pastorala dela eta, Asaua aste bat gibeleratu dute eta irailaren 24an izanen da.
Larunbatean egun osoko ospakizuna izanen dute eta igandean moto-ibilbidea eta hamaiketakoa Basurde motorzaleen Peñaren besta irailaren 16 eta 17an ospatuko dute Donezteben. Larunbatean 10:00etan izena eman eta 12:00etan ibilbidea eginen dute. Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta gero bazkaltzera joanen dira. Arratsaldean musika eta iluntzean poteoa izanen dute. Igandean 10:00etan ibilbidea egin eta 12:00etan hamaiketakoa eginda akituko dute besta.
Larunbatean herri bazkaria eta igandean pintxo dastaketa izanen dituzte Irailaren 16 eta 17an ospatuko dituzte Berako Illekueta auzoko bestak. Bi egunez, larunbatan eta igandean, hamaika proposamen bildu dituzte:
Irailaren 16an eta 17an, larunbat eta igande arratsaldeko 3:30ean izanen dira emanaldiak frontoian Bi hilabete falta dira Karmen Etxalarkoa pastoralaren estreinaldi handirako eta etxalartarrek lanean segitzen dute irailaren 16 (larunbata, 15:30ean) eta 17ko (igandea 15:30ean) agerraldiak prestatzen. Egun horietarako sarrerak ere salgai jarri dituzte dagoeneko.
Azken prestaketak bertzerik ez dira falta irailaren 16 eta 17ko emanaldietarako Urte luze bateko lanaren ondotik, Karmen Etxalarkoa pastoralaren emanaldiak irailaren 16 eta 17an, larunbat eta igande arratsaldeko 3:30ean hasiko badira ere, antolatzaileek lehenago joateko gomendioa eman dute azken orduko jende pilaketak eta arazoak ekiditeko. Plazan eskainiko dute ikuskizuna.