Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.
Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.
Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa.
Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan eginen du Lesagibel artista nafarraren lanak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abuztuaren 16tik irailaren 6ra. Egunero irekia egonen da 'N-Estetika2' izeneko erakusketa, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan iragarri dute.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen baitan irailaren 1etik 4ra Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30. Urteurrenaren harira antolatutako udako ikastaroen baitan, haurren errehabilitazioa, ur-terapiak eta kirol egokitua izeneko ikastaroa eskainiko du irailaren 1, 2, 3 eta 4an Udal Kiroldegian. Lesakako Udalak, Guztiok elkarteak eta Udal Kiroldegiak lagundu dute antolaketan eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izanen du.