Larunbata, abuztuak 19



18:00

Landa Jaialdia Urdazubin

Xareta Urdazubi | Jaialdiak

Larunbat arratsaldean euskal dantzak, herri kirolak eta sagardo eta sardina dastaketa izanen dituzte  Urdazubiko Landa Jaialdiaren bosgarren edizioa eginen dute agorrilaren 19ean, larunbat arratsaldean. Arratsalde osoan hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Landa Jaialdia Urdazubin

Larunbat arratsaldean euskal dantzak, herri kirolak eta sagardo eta sardina dastaketa izanen dituzte 

Urdazubiko Landa Jaialdiaren bosgarren edizioa eginen dute agorrilaren 19ean, larunbat arratsaldean. Arratsalde osoan hainbat ekitaldi prestatu dituzte.



07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.



12:00
19:00

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa Bertizko natur parkean

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 



10:00
20:00

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan

Beheko Plaza, Bortziriak Lesaka | Azoka

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara  Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan Beheko Plaza

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa

Irisarri etxea, Igantzi | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.



11:00
14:00

Bidasoaldeko emakumeak margotzen

Sunbillako Herriko Etxeko hirugarren solairua, Malerreka Sunbilla | Erakusketak

Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.

Bidasoaldeko emakumeak margotzen Sunbillako Herriko Etxeko hirugarren solairua

Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran

Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.


18:30
21:00

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken'

Erratzuko labaderoa, Baztan Erratzu | Erakusketak

Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Erratzuko labaderoa

Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du

Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.



15:00
20:00

Hats-Arte erakusketa Senperen

Larraldea, Senpere | Erakusketak

Erakusketaz gain, oinezko ibilaldiak eta bertze emanaldiak iragarri ditu Hatsa elkarteak Larraldean Senpereko Hatsaren Poesia urteroko olerki liburuan parte hartzen dutenen artean artista aunitz badirela ikusiz, Hatsa elkarteak bigarren aldiz Hats-Arte talde-animazio erakusketa bat egituratu du. Senpereko Amotz auzoko Larraldean iraganen da abuztuko lehen hiu asteburuetan.

Hats-Arte erakusketa Senperen Larraldea

Erakusketaz gain, oinezko ibilaldiak eta bertze emanaldiak iragarri ditu Hatsa elkarteak Larraldean

Senpereko Hatsaren Poesia urteroko olerki liburuan parte hartzen dutenen artean artista aunitz badirela ikusiz, Hatsa elkarteak bigarren aldiz Hats-Arte talde-animazio erakusketa bat egituratu du. Senpereko Amotz auzoko Larraldean iraganen da abuztuko lehen hiu asteburuetan.



08:00
02:00

Goizuetako festak

Leitzaldea Goizueta | Bestak

Osteguneko Bakailao lehiaketan, Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren Goizuetako Amabirjin festak azken txanpan sartuak dira. Ostegunean, Bakailao lehiaketa egin zuten eta Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren. Arratsaldean, Umore-Ona dantza taldearekin eta Ortzadar fanfarrearekin dantzak izan ziren plazan. Ostiralean izanen dute azken eguna, Umore Ona peñaren eguna.

Goizuetako festak

Osteguneko Bakailao lehiaketan, Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren

Goizuetako Amabirjin festak azken txanpan sartuak dira. Ostegunean, Bakailao lehiaketa egin zuten eta Patxi Bakero eta Esteban Arozena nagusitu ziren. Arratsaldean, Umore-Ona dantza taldearekin eta Ortzadar fanfarrearekin dantzak izan ziren plazan. Ostiralean izanen dute azken eguna, Umore Ona peñaren eguna.



12:00
23:59

Arantzako bestak

Bortziriak Arantza | Bestak

Arantza Rock jaialdiarekin batera bertze zenbait ekintza antolatu dituzte  Abuztuaren 14an, astelehen eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Arantzako bestak. Bortz eguneko bestak izanen dira, ortziraleko atsedenaldiarekin. Bukaerarako, abuztuaren 19rako, Arantza Rock jaialdia utzi dute. Rock doinuez gain, bertze hainbat ekintza izanen dira larunbat osoan.

Arantzako bestak

Arantza Rock jaialdiarekin batera bertze zenbait ekintza antolatu dituzte 

Abuztuaren 14an, astelehen eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Arantzako bestak. Bortz eguneko bestak izanen dira, ortziraleko atsedenaldiarekin. Bukaerarako, abuztuaren 19rako, Arantza Rock jaialdia utzi dute. Rock doinuez gain, bertze hainbat ekintza izanen dira larunbat osoan.


17:00
03:00

Etxalarko bestak

Bortziriak Etxalar | Bestak

Ortziraleko Asau Egunean, Elektropatxaranga arituko da  Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko bestak. Astelehenean 20:00etan botako dute altxaferoa, baina aitzinetik haur eta helduendako lasterketa herrikoiaren hirugarren edizioa eginen dute eta agerraldi ixila ere izanen da. Ondotik, egunero eta gauero ekitaldi bereziak izanen dituzte, ortziraleko Asau egunarekin bukatzeko.

Etxalarko bestak

Ortziraleko Asau Egunean, Elektropatxaranga arituko da 

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko bestak. Astelehenean 20:00etan botako dute altxaferoa, baina aitzinetik haur eta helduendako lasterketa herrikoiaren hirugarren edizioa eginen dute eta agerraldi ixila ere izanen da. Ondotik, egunero eta gauero ekitaldi bereziak izanen dituzte, ortziraleko Asau egunarekin bukatzeko.


20:00
02:30

Zubietako bestak

Malerreka Zubieta | Bestak

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak Zubietan ere. Astelehen gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira, bertze ekitaldien artean. Egun handian, 85 urteko herritarrak omenduko dituzte, aizkora apustua izanen da eta Ortzadar dantza taldearen emanaldia. Baina bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte.

Zubietako bestak

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak Zubietan ere. Astelehen gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira, bertze ekitaldien artean. Egun handian, 85 urteko herritarrak omenduko dituzte, aizkora apustua izanen da eta Ortzadar dantza taldearen emanaldia. Baina bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte.


20:00
04:00

Amaiurko bestak

Baztan Amaiur | Bestak

Abuztuaren 14tik 19rako ospakizunetan ekitaldi bereziak eta ikusgarriak antolatu dituzte  Abuztuaren 14an, astelehen arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Amaiurko bestak. Abuztuaren 15ean, Baztan-Bidasoko XV. Ardi erakusketa eta lehiaketa, Burgete arrazako zaldien erakusketa eta Artzain Zakur lehiaketaren 42. Edizioa izanen dira aipagarri. Baina bortz egunez, ortzeguneko atsedenaldiarekin, egitarau zabal askia prestatu dute Amaiurren.

Amaiurko bestak

Abuztuaren 14tik 19rako ospakizunetan ekitaldi bereziak eta ikusgarriak antolatu dituzte 

Abuztuaren 14an, astelehen arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Amaiurko bestak. Abuztuaren 15ean, Baztan-Bidasoko XV. Ardi erakusketa eta lehiaketa, Burgete arrazako zaldien erakusketa eta Artzain Zakur lehiaketaren 42. Edizioa izanen dira aipagarri. Baina bortz egunez, ortzeguneko atsedenaldiarekin, egitarau zabal askia prestatu dute Amaiurren.


20:00
23:00

Ezkurrako bestak

Malerreka Ezkurra | Bestak

Amabirjin egunean erakustaldia izango da eta abuztuaren 18an Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala Hainbat aizkolari eman dituen eta hainbat aizkora zale dituen herrian ezin zitekeen bestela: aizkorak protagonismoa izango du egun handian egingo den erakustaldiarekin eta azken urteetako ohiturari eutsiz, Nafarroako hirugarren mailako txapelketaren finala ere Ezkurran jokatuko da, ostiralean. Baina beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte abuztuaren 14tik 19ra.

Ezkurrako bestak

Amabirjin egunean erakustaldia izango da eta abuztuaren 18an Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala

Hainbat aizkolari eman dituen eta hainbat aizkora zale dituen herrian ezin zitekeen bestela: aizkorak protagonismoa izango du egun handian egingo den erakustaldiarekin eta azken urteetako ohiturari eutsiz, Nafarroako hirugarren mailako txapelketaren finala ere Ezkurran jokatuko da, ostiralean. Baina beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte abuztuaren 14tik 19ra.



11:00
21:00

Lesagibel artistaren lanak Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan eginen du Lesagibel artista nafarraren lanak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abuztuaren 16tik irailaren 6ra. Egunero irekia egonen da 'N-Estetika2' izeneko erakusketa, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan iragarri dute.

Lesagibel artistaren lanak Arizkunenean Arizkunenea

Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan eginen du

Lesagibel artista nafarraren lanak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abuztuaren 16tik irailaren 6ra. Egunero irekia egonen da 'N-Estetika2' izeneko erakusketa, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan iragarri dute.



10:00
23:50

Narbarteko San Felipe bestak

Bertizarana Narbarte | Bestak

Ortzirale eguerdian botako den txupinazoa baino lehen haur jokoak eta gazteen gosaria ere izanen dituzte Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 18tik 23ra ospatuko dituzte. Ortzirale eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik zenbait ekitaldi izanen dituzte eta zer erranik ez, ondoko bortz egunetan.

Narbarteko San Felipe bestak

Ortzirale eguerdian botako den txupinazoa baino lehen haur jokoak eta gazteen gosaria ere izanen dituzte

Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 18tik 23ra ospatuko dituzte. Ortzirale eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik zenbait ekitaldi izanen dituzte eta zer erranik ez, ondoko bortz egunetan.



22:30
03:00

Arantza Rock 2017

Arantzako frontoia, Bortziriak Arantza | Jaialdiak

Larunbat arratseko kontzertuez gain, egun osoko ekitaldiak eta rifak antolatu dituzte Estu&Larri, Liher, Bad Sound System, Trikizio eta DJ Jotatxo ariko dira abuztuaren 19an Arantzan, larunbat arratseko 10:30etik aitzinera. Baina musikaz gain, Gazte Asanbladak egun osoko besta antolatu du: bazkaria, ginkana, poteoa eta guzti.

Arantza Rock 2017 Arantzako frontoia

Larunbat arratseko kontzertuez gain, egun osoko ekitaldiak eta rifak antolatu dituzte

Estu&Larri, Liher, Bad Sound System, Trikizio eta DJ Jotatxo ariko dira abuztuaren 19an Arantzan, larunbat arratseko 10:30etik aitzinera. Baina musikaz gain, Gazte Asanbladak egun osoko besta antolatu du: bazkaria, ginkana, poteoa eta guzti.