Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.
Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.
Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa.
Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.
Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.
Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.
Euskal Herriko 3. mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da igandean eta herri bazkari eta kantu zaharrekin akituko dituzte astelehenean Lau eguneko bestak antolatu dituzte Beintza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Labaienen eta hurrengoan Beintzan.
Erakusketaz gain, oinezko ibilaldiak eta bertze emanaldiak iragarri ditu Hatsa elkarteak Larraldean Senpereko Hatsaren Poesia urteroko olerki liburuan parte hartzen dutenen artean artista aunitz badirela ikusiz, Hatsa elkarteak bigarren aldiz Hats-Arte talde-animazio erakusketa bat egituratu du. Senpereko Amotz auzoko Larraldean iraganen da abuztuko lehen hiu asteburuetan.