Ostirale arratsaldean ginkana eta gauean ur festa izango dute Leitzan, Gozamenez programaren baitan urtero ospatzen duten festa berezia, abuztuaren 4an, ostirale arratsaldean hasiko da aurten: ohiko ur festaz gain, ginkana ere antolatu dute eta. Udaletxeko plazan izanen da ginkana18:00etatik aurrera eta ongi pasatzeaz gain, sariak eskuratzeko aukera ere izanen dute gaztetxoek.
Egun berean, Zaindari ikusezina bisita gidatua ere eskainiko dute Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan ekainaren 23tik irailaren 9ra musika, datza eta arteko 40 emanaldi gauzatzen ari dira. Eskualdean, hurrengoa abuztuaren 4an izanen da, Elizondon Dantzaz taldeak eskainiko duen saioa, hain zuzen.
Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.
Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.
Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.
Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa.
Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.
Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.
Aitzinetik, asteartean San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria, Gure Txokoako dantzarien jaialdia eta Berako Gau Krosa izanen dituzte Abuztuaren 2an, asteazken eguerdiko 12:00etan txistulari taldeko ordezkariek piztuko duten lehen suziriarekin abiatuko dira Berako bestak. Halere, aitzinetik asteburuan hainbat kirol jarduera ere egin dituzte bestarako gogoa pizteko eta abuztuaren 1ean, asteartean ere, Gure Txokoa elkarteko dantzarien saioaz gain, San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria eta Berako Gau krosaren laugarren edizioa izanen da.
Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.
Larunbatean herri bazkaria eta igandean aizkora apustu mistoa jokatuko dute Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten Gaztelun. Egun handiko meza eta partxis lehiaketaz gain, larunbatean herri bazkaria eta mariatxiak eta igandeko aizkora apustu mistoa dira ekitaldirik aipagarrienak.
Euskal Herriko 3. mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da igandean eta herri bazkari eta kantu zaharrekin akituko dituzte astelehenean Lau eguneko bestak antolatu dituzte Beintza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Labaienen eta hurrengoan Beintzan.
Ortzirale arratseko 11etan Zubipunta ostatuan ‘Lurra eta askatasuna’ goiburupean, 16. urteurreneko ospakizun kontzertua eskainiko du Ufestuek taldeak abuztuaren 4an, ortzirale arratseko 11etan hasita, Erratzuko Zubipunta ostatuan.