Osteguna, abuztuak 3



21:30

Ainhoako Atsulai abesbatza mistoa Saran

Sarako eliza, Xareta Sara | Kontzertuak

Ostegun arratseko 9:30ean hasita elizan Abuztuan hainbat kontzertu eta kantaldi izanen dira Saran. Horietatik lehena, abuztuaren 3an, ostegunean 21:30ean Ainhoako Atsulai abesbatza mistoak kantaldi bat emanen du elizan. Sartzea 10 eurotan izanen da eta urririk 15 urte baino guttiagokoentzat.

Ainhoako Atsulai abesbatza mistoa Saran Sarako eliza

Ostegun arratseko 9:30ean hasita elizan

Abuztuan hainbat kontzertu eta kantaldi izanen dira Saran. Horietatik lehena, abuztuaren 3an, ostegunean 21:30ean Ainhoako Atsulai abesbatza mistoak kantaldi bat emanen du elizan. Sartzea 10 eurotan izanen da eta urririk 15 urte baino guttiagokoentzat.



07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.



19:00
20:30

Oaia Peruarenaren margo erakusketa

Bidasoa 4 - Bera, Bortziriak Bera | Erakusketak

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.

Oaia Peruarenaren margo erakusketa Bidasoa 4 - Bera

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.



12:00
19:00

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa Bertizko natur parkean

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 



10:00
20:00

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan

Beheko Plaza, Bortziriak Lesaka | Azoka

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara  Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan Beheko Plaza

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa

Irisarri etxea, Igantzi | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.



11:00
14:00

Bidasoaldeko emakumeak margotzen

Sunbillako Herriko Etxeko hirugarren solairua, Malerreka Sunbilla | Erakusketak

Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.

Bidasoaldeko emakumeak margotzen Sunbillako Herriko Etxeko hirugarren solairua

Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran

Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.


13:00
23:00

Berako bestak antolatzeko lehen bilera

Bortziriak Bera | Bestak

Aitzinetik, asteartean San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria, Gure Txokoako dantzarien jaialdia eta Berako Gau Krosa izanen dituzte  Abuztuaren 2an, asteazken eguerdiko 12:00etan txistulari taldeko ordezkariek piztuko duten lehen suziriarekin abiatuko dira Berako bestak. Halere, aitzinetik asteburuan hainbat kirol jarduera ere egin dituzte bestarako gogoa pizteko eta abuztuaren 1ean, asteartean ere, Gure Txokoa elkarteko dantzarien saioaz gain, San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria eta Berako Gau krosaren laugarren edizioa izanen da.

Berako bestak antolatzeko lehen bilera

Aitzinetik, asteartean San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria, Gure Txokoako dantzarien jaialdia eta Berako Gau Krosa izanen dituzte 

Abuztuaren 2an, asteazken eguerdiko 12:00etan txistulari taldeko ordezkariek piztuko duten lehen suziriarekin abiatuko dira Berako bestak. Halere, aitzinetik asteburuan hainbat kirol jarduera ere egin dituzte bestarako gogoa pizteko eta abuztuaren 1ean, asteartean ere, Gure Txokoa elkarteko dantzarien saioaz gain, San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria eta Berako Gau krosaren laugarren edizioa izanen da.


18:30
21:00

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken'

Erratzuko labaderoa, Baztan Erratzu | Erakusketak

Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Erratzuko labaderoa

Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du

Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.



10:00
22:00

Gazteluko Santo Domingo bestak

Malerreka | Bestak

Larunbatean herri bazkaria eta igandean aizkora apustu mistoa jokatuko dute  Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten Gaztelun. Egun handiko meza eta partxis lehiaketaz gain, larunbatean herri bazkaria eta mariatxiak eta igandeko aizkora apustu mistoa dira ekitaldirik aipagarrienak.

Gazteluko Santo Domingo bestak

Larunbatean herri bazkaria eta igandean aizkora apustu mistoa jokatuko dute 

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten Gaztelun. Egun handiko meza eta partxis lehiaketaz gain, larunbatean herri bazkaria eta mariatxiak eta igandeko aizkora apustu mistoa dira ekitaldirik aipagarrienak.