Astelehena, uztailak 31



21:00

Ensemble de cuivres taldea Sarako elizan

Sarako eliza, Xareta Sara | Kontzertuak

Lehenengoan uztailaren 31n, astelehen arratseko 9etan eskainiko du elizan Ensemble de Cuivres taldeak  Uztailaren 31n, astelehenean elizan Ensemble de cuivres kobrezko musika-tresnen taldearen kontzertu bat entzuten ahalko da. Landatar eta Bordelekoek osatutako talde honek filmetako musikak eta musika klasikoak berriz hartzen ditu. Kontzerturako sartzea librea da eta 21:00etan hasiko da.

Ensemble de cuivres taldea Sarako elizan Sarako eliza

Lehenengoan uztailaren 31n, astelehen arratseko 9etan eskainiko du elizan Ensemble de Cuivres taldeak 

Uztailaren 31n, astelehenean elizan Ensemble de cuivres kobrezko musika-tresnen taldearen kontzertu bat entzuten ahalko da. Landatar eta Bordelekoek osatutako talde honek filmetako musikak eta musika klasikoak berriz hartzen ditu. Kontzerturako sartzea librea da eta 21:00etan hasiko da.



07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.



10:00
15:00

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Lehiaketak

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 



19:00
20:30

Oaia Peruarenaren margo erakusketa

Bidasoa 4 - Bera, Bortziriak Bera | Erakusketak

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.

Oaia Peruarenaren margo erakusketa Bidasoa 4 - Bera

Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.



12:00
19:00

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 

'Haiek danak sorginak' argazki erakusketa Bertizko natur parkean

Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa. 



10:00
20:00

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan

Beheko Plaza, Bortziriak Lesaka | Azoka

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara  Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatua larunbatetan Beheko Plaza

Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa

Irisarri etxea, Igantzi | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.

Juan Carlos Pikabearen udako erakusketa Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. Aurtengoan, abstrakziotik erretratura doaz Pikabeak zintzilikatu dituen lanak.