Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.
Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.
Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.
Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau.
Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai izanen dira bere tailerrean Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai izanen dira uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean 19:00etan eginen du margo erakusketaren irekiera ekitaldia. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak.
Parisen sortutako artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu bere obren zentroan Uztailaren 15etik 30era, Axuri arte galerian Gogara artistaren sorkuntza grafikoak erakusgai izanen dira. Xareta Ikons izendatutako erakusketan artistak lauburua eta ikurrina ezartzen ditu obren zentroan.
Uztailaren 20tik irailaren 4ra, Kultur 2017 programazioaren baitan Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen argazki erakusketa izanen da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, artistak bertan zirela eta egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara irekia dago Haiek Danak Sorginak izenburua duen erakusketa.
Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partida, aizkora apustua eta bertso saioa izanen dituzte egun handian Uztailaren 22tik 25era hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina larunbat goizean itxaferoa bota baino lehen, ostirale gauean, mus txapelketaren 35. edizioa jokatuko dute. Ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
Beheko Plazan eginen da 10:00etatik 20:00etara Lesakako Zerbitzuen Elkarteak uztail eta abuztuko larunbatetan Merkatua antolatu du Beheko Plazan, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Honela, uztailaren 22 eta 29an eta abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an aterako dituzte bere produktuak karrikara.
Larunbat arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen harren krosa ere eginen dute Elgorriagako Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 22tik 25era. Larunbat arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa, baina lehenagotik, arratsaldeko 5etan haurren krosa eginen dute. Ondotik, lau egunez besta giro polita izanen da, Santiago eguneko tortilla lehiaketarekin akituko dena.
Nahia Urzaiz Cuartero 11 urteko neskak botako du txupinazoa eta egun handian, abesbatzak kantatutako meza, Mutildantza, herri kirolak eta bertso saioa izanen dira Uztailaren 24an, astelehen eguerdian margo lehiaketa irabazi duen Nahia Urzaiz Cuartero, 11 urteko neskak botako duen txupinazoarekin abiatuko dira Elizondoko Santiago bestak. Egun horretatik aitzinera, egunero ekitaldi andana izanen da, beti bezain egitarau oparoa prestatu baitute. Nahiz eta ofizialki ortziralearekin akitu bestak, larunbatean ere izanendira ekitaldiak, ostatuek eta txoznek antolatuta.