Astelehena, uztailak 10



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.


11:31
23:00

'Ixtorioak begarrietara' kontakizun lehiaketa

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Lehiaketak

Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea  Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du. 

'Ixtorioak begarrietara' kontakizun lehiaketa Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea 

Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du. 



12:10
15:00

Sunbillako bestetako kartel lehiaketa

Sunbillako Herriko Etxea, Malerreka Sunbilla | Lehiaketak

Uztailaren 14ra bitarte aurkez daitezke lanak  Santiburtzio bestatako kartel lehiaketa antolatu du udalak hirugarren urtez segidan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26an ireki zuen eta uztailaren 14ko arratsaldeko 3ak arte izanen da horretarako aukera info@sunbilla.com helbide elektronikoan edo udaletxean bertan utziz. 

Sunbillako bestetako kartel lehiaketa Sunbillako Herriko Etxea

Uztailaren 14ra bitarte aurkez daitezke lanak 

Santiburtzio bestatako kartel lehiaketa antolatu du udalak hirugarren urtez segidan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26an ireki zuen eta uztailaren 14ko arratsaldeko 3ak arte izanen da horretarako aukera info@sunbilla.com helbide elektronikoan edo udaletxean bertan utziz. 



12:00
23:50

Lesakako Sanferminak

Bortziriak Lesaka | Bestak

Modesto Maia udal langileak eta Tomas Rekondo musikari eta okinak botako dute txupinazoa ortzegun eguerdian  Lesakako Sanfermin bestak uztailaren 6tik 10era ospatuko dituzte, beti bezala, uztailaren 6an, ortzegun eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin. Aurtengoan, 37 urtez udal langilea den eta urrian erretiroa hartuko duen Modesto Maia eta Musika bandan 65 urtez klarinetea jo duen Tomas Rekondo okina izanen dira lehen suziria pizteko arduradunak. Ohikoa denez, San Fermin egunean ezpatadanzariak izanen dira protagonista eta Lesakako bestaren irudia den Zubigainekoa dantzatuko dute Onin errekaren bi aldeetan.

Lesakako Sanferminak

Modesto Maia udal langileak eta Tomas Rekondo musikari eta okinak botako dute txupinazoa ortzegun eguerdian 

Lesakako Sanfermin bestak uztailaren 6tik 10era ospatuko dituzte, beti bezala, uztailaren 6an, ortzegun eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin. Aurtengoan, 37 urtez udal langilea den eta urrian erretiroa hartuko duen Modesto Maia eta Musika bandan 65 urtez klarinetea jo duen Tomas Rekondo okina izanen dira lehen suziria pizteko arduradunak. Ohikoa denez, San Fermin egunean ezpatadanzariak izanen dira protagonista eta Lesakako bestaren irudia den Zubigainekoa dantzatuko dute Onin errekaren bi aldeetan.



10:00
15:00

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Lehiaketak

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 

'Zuk erabaki, zuk dantza egin' lehiaketa Goizuetan

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak “Zuk aukeratu zuk dantza egin” lehiaketa antolatu du bigarren urtez, uztailaren 10etik 31 arte. Tratu onak eta harreman onak zabaltzeko Bhutan Proiektuaren barrenean dago jarduera hau. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»