Osteguna, ekainak 29



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




11:16
14:00

Plazaolako azal lehiaketa

Leitzaldea Leitza | Lehiaketak

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 

Plazaolako azal lehiaketa

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke

Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 



08:41
13:00

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte

Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 



10:30
23:50

Erratzuko San Pedro bestak

Baztan Erratzu | Bestak

Asteazken eguerdiko txupinazoaren ondotik, gazte bazkaria izanen da Izpegin eta bizikleta igoera arratsaldean  Ekainaren 28an, asteazken eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Egun berean, gazte bazkaria izanen dute Izpegin, eta arratsaldean, zortzigarren bizikleta igoera Izpegira. Ortzegunean kuadrillen arteko desafioa eta Txamukos mariatxiak, ortziralean zikiro jatea eta kontzertuak eta larunbatean, bazkari herrikoia kanpinean eta pilota partidak izanen dira, bertzeak bertze.

Erratzuko San Pedro bestak

Asteazken eguerdiko txupinazoaren ondotik, gazte bazkaria izanen da Izpegin eta bizikleta igoera arratsaldean 

Ekainaren 28an, asteazken eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Egun berean, gazte bazkaria izanen dute Izpegin, eta arratsaldean, zortzigarren bizikleta igoera Izpegira. Ortzegunean kuadrillen arteko desafioa eta Txamukos mariatxiak, ortziralean zikiro jatea eta kontzertuak eta larunbatean, bazkari herrikoia kanpinean eta pilota partidak izanen dira, bertzeak bertze.


18:30
23:50

Doneztebeko San Pedro bestak

Malerreka Doneztebe | Bestak

Asteazken arratseko txupinazoaren aitzinetik Gure Esku Dago kalejira eginen dute  Doneztebeko San Pedro bestak ekitaldiz gainezka datoz aurten ere. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte. Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, Gure Esku Dago kalejira eginen dute. Eta lehen suziriaren ondotik, bortz eguneko egitarau zabala osatu dute.

Doneztebeko San Pedro bestak

Asteazken arratseko txupinazoaren aitzinetik Gure Esku Dago kalejira eginen dute 

Doneztebeko San Pedro bestak ekitaldiz gainezka datoz aurten ere. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte. Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, Gure Esku Dago kalejira eginen dute. Eta lehen suziriaren ondotik, bortz eguneko egitarau zabala osatu dute.



07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.


11:31
23:00

'Ixtorioak begarrietara' kontakizun lehiaketa

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Lehiaketak

Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea  Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du. 

'Ixtorioak begarrietara' kontakizun lehiaketa Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Uztailaren 16an finituko da 18 urtetik goitikoek lanak aurkezteko epea 

Ixtorioak begarrietara kontakizun lehiaketa paratu du martxan Zugarramurdiko Sorginen Museoak. 18 urtetik goitikoendako da lehiaketa, baina kontakizunak haurrei zuzendutako ipuina behar du izan, eta gaiak euskal mitologiarekin lotura izan eta irudimena sustatu behar du. 


17:00
23:50

San Pedro bestak Areson

Leitzaldea Areso | Bestak

Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Areson ere Sanpedroak. Osteguneko mezarekin eta meriendarekin abiatuta, hiru egunez egitarau polita izango dute.

San Pedro bestak Areson

Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte

Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Areson ere Sanpedroak. Osteguneko mezarekin eta meriendarekin abiatuta, hiru egunez egitarau polita izango dute.