Asteazken arratsaldean txapa tailerra, ‘Udako amodio bat’ filma-emanaldia eta afaria estalpean Sexu Askapenereako Nazioarteko Eguna dela eta ‘Malerrekan maitasuna askatasunez marrazten dugu’ ekitaldia antolatu du Malerrekako Mankomunitateak ekainaren 28an Zubietan. Txapa tailerra, filma-emanaldia eta afaria izanen dute.
Ekainaren 28an, asteazkenez, kontzertua eskainiko du Balerdi Balerdi taldeak, Erratzuko Zubipunta ostatuan, iluntzeko 23:00etan. Aurten Galtzen Ikasteko Metodoa diskoa kaleratu du taldeak, eta aurkezpen lanetan dabiltza.
Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.
Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburudendan edo Aurreran.
Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu.
Asteazken eguerdiko txupinazoaren ondotik, gazte bazkaria izanen da Izpegin eta bizikleta igoera arratsaldean Ekainaren 28an, asteazken eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Egun berean, gazte bazkaria izanen dute Izpegin, eta arratsaldean, zortzigarren bizikleta igoera Izpegira. Ortzegunean kuadrillen arteko desafioa eta Txamukos mariatxiak, ortziralean zikiro jatea eta kontzertuak eta larunbatean, bazkari herrikoia kanpinean eta pilota partidak izanen dira, bertzeak bertze.
Asteazken arratseko txupinazoaren aitzinetik Gure Esku Dago kalejira eginen dute Doneztebeko San Pedro bestak ekitaldiz gainezka datoz aurten ere. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte. Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, Gure Esku Dago kalejira eginen dute. Eta lehen suziriaren ondotik, bortz eguneko egitarau zabala osatu dute.