Larunbata, ekainak 24



08:30

Ederbidea martxa Zikloturistaren I. edizioa

Sunbillako Bide Berdea, Malerreka Sunbilla | Topaketak

Sunbillak hartuko du larunbat honetan, ekainak 24, lehendabiziko Ederbidea martxa Zikloturista. Sunbillatik abiatuta, bi ibilbide ezberdin izanen ditu, 24 kilometroko bat eta 40ko bertze bat. Parte hartzea doakoa da eta 8 urtetik gorako edonori irekia dago. Hala ere, tokian bertan izen emateko 50 plaza besterik ez dira gelditzen.

Ederbidea martxa Zikloturistaren I. edizioa Sunbillako Bide Berdea

Sunbillak hartuko du larunbat honetan, ekainak 24, lehendabiziko Ederbidea martxa Zikloturista. Sunbillatik abiatuta, bi ibilbide ezberdin izanen ditu, 24 kilometroko bat eta 40ko bertze bat. Parte hartzea doakoa da eta 8 urtetik gorako edonori irekia dago. Hala ere, tokian bertan izen emateko 50 plaza besterik ez dira gelditzen.


09:30

Josetxo Ezkurra Memorialaren XXVII. edizioaren finalak Donezteben

Doneztebe, Malerreka Doneztebe | Lehiaketak

Larunbat honetan, ekainak 24, jokatuko dira Donezteben Josetxo Ezkurra memorialaren XXVII. edizioaren finalak. Goizeko 9:30tan hasiko diren norgehiagokak 6 kategoriatan ezberdinduko dira.

Josetxo Ezkurra Memorialaren XXVII. edizioaren finalak Donezteben Doneztebe

Larunbat honetan, ekainak 24, jokatuko dira Donezteben Josetxo Ezkurra memorialaren XXVII. edizioaren finalak. Goizeko 9:30tan hasiko diren norgehiagokak 6 kategoriatan ezberdinduko dira.


17:30

Nafarroa Oinezen 'Oroitzapenak aditzen ikasiz' Agiñan

Agiña, Bortziriak Lesaka | Jaialdiak

Agiña inguruan, bunkerra bisitatzeko aukera, ‘Bidearen ahotsak’ kantaldia eta ‘Gernika. Picassotik Zumetara’ dantza emanaldia izanen dira larunbat arratsaldean 2017ko Nafarroa Oinez urteko jardueren baitan, ekainaren 24rako, San Juan egunerako ekitaldi berezia antolatu du Tantirumairu Ikastolak Lesakako Agiña mendian, Oroitzapenei aditzen ikasiz izenburupean. 

Nafarroa Oinezen 'Oroitzapenak aditzen ikasiz' Agiñan Agiña

Agiña inguruan, bunkerra bisitatzeko aukera, ‘Bidearen ahotsak’ kantaldia eta ‘Gernika. Picassotik Zumetara’ dantza emanaldia izanen dira larunbat arratsaldean

2017ko Nafarroa Oinez urteko jardueren baitan, ekainaren 24rako, San Juan egunerako ekitaldi berezia antolatu du Tantirumairu Ikastolak Lesakako Agiña mendian, Oroitzapenei aditzen ikasiz izenburupean. 


20:00

Sinfonietta Academica Zugarramurdiko Lezean

Zugarramurdiko Lezea, Xareta Zugarramurdi | Kontzertuak

Larunbat honetan, ekainak 24, Sinfonietta Academicak Manuel de Fallaren ‘Amor Brujo’ joko du, bere 25. urteurrena ospatzeko. Arratseko 20:00tan hasirik, San Juan gaueko kontzertu bakar honetan, 50 musikari eta bailaora arituko dira, Caroline Collieren zuzendaritzapean.

Sinfonietta Academica Zugarramurdiko Lezean Zugarramurdiko Lezea

Larunbat honetan, ekainak 24, Sinfonietta Academicak Manuel de Fallaren ‘Amor Brujo’ joko du, bere 25. urteurrena ospatzeko. Arratseko 20:00tan hasirik, San Juan gaueko kontzertu bakar honetan, 50 musikari eta bailaora arituko dira, Caroline Collieren zuzendaritzapean.


20:30

Kherau taldea Altzateko plazan

Altzateko Plaza, Mendialdea | Kontzertuak

Hasteko, Kherau taldeak musika emanaldia eskainiko du ekainaren 24an Beran  Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan ekainaren 23tik irailaren 9ra musika, dantza eta arteko 40 emanaldi prestatu dituzte. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 38 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Eskualdean, Bera, Bertiz, Donamaria, Elizondo, Lesaka, Zugarramurdi eta Bertiz ukituko ditu.

Kherau taldea Altzateko plazan Altzateko Plaza

Hasteko, Kherau taldeak musika emanaldia eskainiko du ekainaren 24an Beran 

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan ekainaren 23tik irailaren 9ra musika, dantza eta arteko 40 emanaldi prestatu dituzte. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 38 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Eskualdean, Bera, Bertiz, Donamaria, Elizondo, Lesaka, Zugarramurdi eta Bertiz ukituko ditu.



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




11:16
14:00

Plazaolako azal lehiaketa

Leitzaldea Leitza | Lehiaketak

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 

Plazaolako azal lehiaketa

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke

Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 



08:41
13:00

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte

Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 



12:00
23:59

Arizkungo San Juan bestak

Baztan Arizkun | Bestak

Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez  Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.

Arizkungo San Juan bestak

Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez 

Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.



10:00
23:00

Saldiasko San Juan bestak

Malerreka Saldias | Bestak

Igandeko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du  Nahiz eta aurten hiru egun besterik ez diren izango, beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan festetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 23tik 25era.

Saldiasko San Juan bestak

Igandeko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du 

Nahiz eta aurten hiru egun besterik ez diren izango, beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan festetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 23tik 25era.


18:30
02:30

San Juan bezpera Leitzan

Leitza, Leitzaldea Leitza | Bestak

Ostiral honetan, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko da Leitzan. 18:30ean hasiko da ospakizuna, haurren txokoarekin, eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak izanen dira. Gaua hurbiltzean, herri afaria izanen da, 21:30ean plazan. Giroa animatzeko, dultzaineroak ibiliko dira afalondoan. Gauerdian, sua piztuko da, eta urteroko besta izanen da su inguruan. Leitzako udala eta Aurrera KE dira antolatzaileak.

San Juan bezpera Leitzan Leitza

Ostiral honetan, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko da Leitzan.

18:30ean hasiko da ospakizuna, haurren txokoarekin, eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak izanen dira. Gaua hurbiltzean, herri afaria izanen da, 21:30ean plazan. Giroa animatzeko, dultzaineroak ibiliko dira afalondoan. Gauerdian, sua piztuko da, eta urteroko besta izanen da su inguruan. Leitzako udala eta Aurrera KE dira antolatzaileak.


23:30
03:00

Arizkun Rock: Esne Beltza+Tirri&Tery

Baztan Arizkun | Kontzertuak

Arizkun Rocken edizio berria ospatuko da ekainaren 23an. Esne Beltza eta Tirri&Tery arituko dira ortziralean 23:30etatik aitzinera. Emanaldia doan izanen da.

Arizkun Rock: Esne Beltza+Tirri&Tery

Arizkun Rocken edizio berria ospatuko da ekainaren 23an. Esne Beltza eta Tirri&Tery arituko dira ortziralean 23:30etatik aitzinera. Emanaldia doan izanen da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»