Merkatuko afariko kideek piztuko dute sua eta musika, bertsoak, dantzak, herri-afaria eta dantzaldia ere izanen dira Ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu San Juan bezperarako. Ekainaren 23an, ortzirale arratsaldean musika, bertsoak, dantza, adierazpenaren irakurketa eta herri-afaria izanen dituzte.
Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.
Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburudendan edo Aurreran.
Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu.
Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.
Igandeko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du Nahiz eta aurten hiru egun besterik ez diren izango, beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan festetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 23tik 25era.
Ostiral honetan, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko da Leitzan. 18:30ean hasiko da ospakizuna, haurren txokoarekin, eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak izanen dira. Gaua hurbiltzean, herri afaria izanen da, 21:30ean plazan. Giroa animatzeko, dultzaineroak ibiliko dira afalondoan. Gauerdian, sua piztuko da, eta urteroko besta izanen da su inguruan. Leitzako udala eta Aurrera KE dira antolatzaileak.
Arizkun Rocken edizio berria ospatuko da ekainaren 23an. Esne Beltza eta Tirri&Tery arituko dira ortziralean 23:30etatik aitzinera. Emanaldia doan izanen da.