Osteguna, ekainak 22



21:00

Sarako Erlauntza abesbatzaren kontzertua

Xareta Sara | Kontzertuak

Herriko abesbatzak ostegun gaueko 9etan kantatuko du elizan Ekainaren 22an, ostegun gauez, Erlauntza Sarako abesbatzak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 9etan hasiko da, sartzea 5 eurotan izanen da, urririk 15 urte baino guttiagokoentzat. 

Sarako Erlauntza abesbatzaren kontzertua

Herriko abesbatzak ostegun gaueko 9etan kantatuko du elizan

Ekainaren 22an, ostegun gauez, Erlauntza Sarako abesbatzak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 9etan hasiko da, sartzea 5 eurotan izanen da, urririk 15 urte baino guttiagokoentzat. 



12:32
12:00

Iturengo bestetako kartel lehiaketa

Malerreka Ituren | Lehiaketak

Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak 2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.

Iturengo bestetako kartel lehiaketa

Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak

2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




11:16
14:00

Plazaolako azal lehiaketa

Leitzaldea Leitza | Lehiaketak

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 

Plazaolako azal lehiaketa

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke

Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 



08:41
13:00

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte

Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 



12:00
23:59

Arizkungo San Juan bestak

Baztan Arizkun | Bestak

Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez  Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.

Arizkungo San Juan bestak

Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez 

Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»