Ekainak 4

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

2017/03/20

|Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

2017/04/21

Baztan Berroeta |Lehiaketak

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.

Leitzako 40. Kultur Aroa

2017/05/12

Leitzaldea Leitza |Ospakizunak

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean

Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 

Arantza Rock kartel lehiaketa

2017/05/16

Bortziriak Arantza |Lehiaketak

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira 

Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.

Artea Oinez Lesakan

2017/05/19

Harriondoa Kultur Etxea | Lesaka |Erakusketak

Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

Francine Bonnefis-en marrazkiak ikusgai izanen dira Saran maiatzaren 20tik ekainaren 5era

2017/05/20

Sarako Axuri'Arte galeria Xareta Sara |Erakusketak

Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez

Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.