Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.
Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da.
Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Leitzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da.
Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.
Arizkunenea Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara Pilar Alcolea margolariaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 16tik 31ra. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara ikusteko modua izanen da.
Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak.
Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.
Asteazken eguerdian botako duten txupinazoaren ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Eskualdeko herrietako lehenbiziko bestak hurbil ditugu, Salbatoreak. Suziria pizten lehenbizikoa Irurita izanen da. Maiatzaren 24tik 28ra izanen dituzte bestak eta txupinazoa asteazken eguerdian botako dute. Ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte, igande gaueko herri afariarekin bukatuko direnak.
Maiatzaren 24, 29 eta 30ean eskainiko dute Beralandetan Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi gurasoentzako tailerrak eginen dute maiatzaren 24, 29 eta 30ean Berako Beralandetan, 16:00etatik 18:00etara. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Hegoak elkarteak antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izen emateko ssb@lesaka.eus helbide elektronikoan edo 948 635036 telefonoan.
Hondar egunean, Nafarroako Txirrindulari Itzuliaren etapa erregina Urdazubitik abiatuko da