Apirilaren 29an Mendilagunek mugaz muga buelta eginen dute Ibardinen Solaslaguna ekimenak egitarau zabala prestatu du udaberrira begira. Lehen ekitaldia apirilaren 29an eginen dute eta mendilagunek mugaz muga mendi buelta eginen dute Ibardin inguruan.
20 kilometro mendi bizikletan eta 13 kilometro lasterka eginen dituzte apirilaren 29an Lesakan 2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu dute apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Nafarroa Oinezeko leloari lotuta, kirolariek bi modalitaterekin proba bat eginen dute hemen ere eta 20 kilometro inguruko ibilbidea mendi bizikletan (854 metroko desnibel positiboa) eta 13 kilometrokoa lasterka (450 metroko desnibela) osatu beharko dute bikoteka.
Aziendak ez ezik, inguruko ekoizleen postuak ere izanen dira eta hiru antxume zozketatuko dituzte Heldu den larunbat goizean, apirilak 29, kiroldegi antzinean, Berako II. Azienda erakusketa feria ospatuko da. Aurtengoan bertako arrazen erakusketa ere izatea espero da: pottokak, betizuak, sasi ardiak eta euskal xerria, gainerako aziendarekin batean.
Larunbat goizeko10etatik bi orduetara Baztango artisauek bertako produktuak ikusgai eta salgai jarriko dituzte apirilaren 29an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Erratzun.
Hazitik Hozie elkarteak antolatu du Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean eta Anizko Aitor eta Mikel Azkarate anaiek eskainiko dute Jauregian Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean Hazitik Hozie elkarteak bazken aldizkatzeari buruzko ikastaroa antolatu du. Aldizkatze teknikak lurrari lotutako abeltzaintzarako beharrezkoak dira, tokiko baliabideetarat egokitutako manejuak direlako. Anizko Aitor eta Mikel Azkarate nekazaritza ekologikoaren bidetik bazken aldizkatze teknikekin ari dira eta ikastaro honetan, beraiek ikasitakoa interesa duten guztiekin elkarbanatuko dute.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.
Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.
Aurten Liburuaren Eguna ere ospatu dute apirilaren 23an, baina apirilaren 28tik maiatzaren 1era izanen dira ekitaldi gehienak Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Aurten, gainera, Liburutegiko Taldeak Liburuaren Eguna antolatu du apirilaren 23an, igandean. Eskulanak, ipuin kontalaria, pintxo pote berezia eta haurrentzako pelikula izan zuten.
Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.
Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da.