Igandea, apirilak 16



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



14:00
23:00

Pegatinak: Borroka, artea eta memoria

Kataku Herri Ostatua, Bortziriak Bera | Erakusketak

Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.

Pegatinak: Borroka, artea eta memoria Kataku Herri Ostatua

Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan

Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.



13:07
13:30

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 


15:47
20:00

Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



10:00
14:00

Sanferminetako kartel, azal eta gibeleko azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai

Lesakako Kultura eta Turismo Bulegoa (Beheko Plaza, 5), Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Apirilaren 13tik 23ra Kultura eta Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel eta programaren azala eta gibeleko azala osatzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Denera 7 kartel, 8 azal eta gibeleko azalerako 78 marrazki aurkeztu dituzte.

Sanferminetako kartel, azal eta gibeleko azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai Lesakako Kultura eta Turismo Bulegoa (Beheko Plaza, 5)

Apirilaren 13tik 23ra Kultura eta Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai

Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel eta programaren azala eta gibeleko azala osatzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Denera 7 kartel, 8 azal eta gibeleko azalerako 78 marrazki aurkeztu dituzte.



15:00
20:00

Sunbillako V. Pintxo Astea

Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Bozketan parte hartzen dutenen artean urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte igandean Sunbillako Ariztigain, Bustitz etaFonda ostatuek Pintxo Astearen bosgarren edizioa antolatu dute apirilaren 14tik 16ra. Pintxoak dastatu eta botoa ematen dutenen artean, urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte apirilaren 16an, igande arratsaldeko 7etan Ariztigain kanpinean.

Sunbillako V. Pintxo Astea

Bozketan parte hartzen dutenen artean urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte igandean

Sunbillako Ariztigain, Bustitz etaFonda ostatuek Pintxo Astearen bosgarren edizioa antolatu dute apirilaren 14tik 16ra. Pintxoak dastatu eta botoa ematen dutenen artean, urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte apirilaren 16an, igande arratsaldeko 7etan Ariztigain kanpinean.



10:00
18:00

Sarako XXIV. Idazleen Biltzarra

Sarako kiroldegia, Xareta Sara | Ospakizunak

Lehen aldikotz bi egunez banatuta eginen dute biltzarra Apirilaren 16 eta 17an, XXXIV. Idazleen biltzarra eginen da kiroldegian. 10:00etatik 18:00etara idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dituzte eta sartzea 2 euro izanen da. Lehen aldiz, bi egunez eginen da biltzarra.

Sarako XXIV. Idazleen Biltzarra Sarako kiroldegia

Lehen aldikotz bi egunez banatuta eginen dute biltzarra

Apirilaren 16 eta 17an, XXXIV. Idazleen biltzarra eginen da kiroldegian. 10:00etatik 18:00etara idazleek beren liburuak salduko eta izenpetuko dituzte eta sartzea 2 euro izanen da. Lehen aldiz, bi egunez eginen da biltzarra.