Igande goizeko 10:00etan elizan Kontzertu sakroa eskainiko du Jeiki abesbatzak apirilaren 9an 10:00etan Leitzako elizan. Organista moduan Josu Larumbe ariko da eta zuzendari lanetan Nekane Piñuela. Sarrera 5 euro kostako da.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.