Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.
Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.
LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan.
Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.
Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.