Apirilak 20, larunbata

10:00

Ipar martxa hastapen ikastaroa Lesakan

Lesakako San Fermin elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Apirilaren 20an izanen da ikastaroa eta biharamunean kantu bazkaria izanen dute

Ipar martxa hastapen ikastaroa Lesakan Lesakako San Fermin elkartea

Apirilaren 20an izanen da ikastaroa eta biharamunean kantu bazkaria izanen dute

10:30

Garazi Arrularekin 'Lurraz beste' liburuari buruzko solasadia

Liburutegia, Bera | Hitzaldia

Literatura Geraldien zikloari segida emanez, apirilaren 20an, larunbatean, 10:30etan Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuari buruz ariko dira Berako Liburutegian. Ipuin liburua da 'Lurraz beste', eta iazko udaberrian kaleratu zuen Arrulak. 

Garazi Arrularekin 'Lurraz beste' liburuari buruzko solasadia Liburutegia

Literatura Geraldien zikloari segida emanez, apirilaren 20an, larunbatean, 10:30etan Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuari buruz ariko dira Berako Liburutegian. Ipuin liburua da 'Lurraz beste', eta iazko udaberrian kaleratu zuen Arrulak. 

11:00

Bihotzaren bideko kantu topaketa

Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea, Etxalar | Topaketak

Bihotzaren bideko kantu topaketa bigarren aldiz eginen dute Etxalarren. Bigarren hitzordu hau Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da apirilaren 20an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.

Bihotzaren bideko kantu topaketa Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea

Bihotzaren bideko kantu topaketa bigarren aldiz eginen dute Etxalarren. Bigarren hitzordu hau Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da apirilaren 20an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.

12:30

Gabenara taldearen azken kontzertua

Zubietako plaza, Malerreka Zubieta | Ospakizunak

Zubietan eskaini zuen bere lehen kontzertua Gabenara taldeak eta hainbat urtetako ibilbidearen ondotik, herriarekin duen harremana kontuan hartuta, bere azkeneko kontzertua ere Zubietan eman nahi izan du apirilaren 20an. Larunbat honetako azken emanaldi horren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute.

Gabenara taldearen azken kontzertua Zubietako plaza

Zubietan eskaini zuen bere lehen kontzertua Gabenara taldeak eta hainbat urtetako ibilbidearen ondotik, herriarekin duen harremana kontuan hartuta, bere azkeneko kontzertua ere Zubietan eman nahi izan du apirilaren 20an. Larunbat honetako azken emanaldi horren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute.

18:00

Mutxikoak Arantzan

Bortziriak Arantza | Dantzak

Bortziriak Dantzan hitzorduak Arantzan geldialdia eginen du larunbat honetan, apirilaren 20an. Baztango Fanfarrearen doinuekin batez ere mutxikoak dantzatuko dituzte, baina baita fandangoak, arin-arinak, polkak eta bertze hainbat dantza ere. Saioa 18:00etan hasiko da plazan.

18:30

Tantirumairu euskal folklore taldearen emanaldi berezia

Plaza Zaharra, Lesaka | Dantzak

Larunbatean 18:30ean ordu erdiko erromeria eskainiko dute plazan eta dantza-poteoa eginen dute gero

Tantirumairu euskal folklore taldearen emanaldi berezia Plaza Zaharra

Larunbatean 18:30ean ordu erdiko erromeria eskainiko dute plazan eta dantza-poteoa eginen dute gero

Apirilak 21, igandea

09:30

Ipar martxa ikastaroa Donezteben

Doneztebeko kiroldegia, Malerreka Doneztebe | Ikastaroak

Ipar martxan murgildu nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute Donezteben igandean. Ikastaroa 09:30ean hasi eta 11:30ean bukatuko da, eta kiroldegi aitzinean elkartuko dira. Parte hartzaileek arropa erosoa eta kirolerako zapatilak eraman beharko dituzte, eta gehienez ere 20 lagunek hartzen ahalko dute parte.

Ipar martxa ikastaroa Donezteben Doneztebeko kiroldegia

Ipar martxan murgildu nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute Donezteben igandean. Ikastaroa 09:30ean hasi eta 11:30ean bukatuko da, eta kiroldegi aitzinean elkartuko dira. Parte hartzaileek arropa erosoa eta kirolerako zapatilak eraman beharko dituzte, eta gehienez ere 20 lagunek hartzen ahalko dute parte.

11:00

'Eskuz esku. LAB zabaltzen' dokumentala

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Dokumentalak

LAB sindikatuaren (Langile Abertzaleen Batzordeak) 50. urteurrenaren harira Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren proiekzioa eginen dute apirilaren 21ean, igandean 11:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Ondotik, solasaldia izanen dute.

'Eskuz esku. LAB zabaltzen' dokumentala Harriondoa Kultur Etxea

LAB sindikatuaren (Langile Abertzaleen Batzordeak) 50. urteurrenaren harira Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren proiekzioa eginen dute apirilaren 21ean, igandean 11:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Ondotik, solasaldia izanen dute.

Apirilak 23, asteartea

10:30

Liburuaren Eguna Elizondon

Elizondoko plaza, Elizondo | Jardunaldiak

Haurrak tailerrak izanen dituzte plazan arratsaldean, eta helduendako poesia errezitaldia eta liburu aurkezpenak izanen dira goiz eta arratsaldez

Liburuaren Eguna Elizondon Elizondoko plaza

Haurrak tailerrak izanen dituzte plazan arratsaldean, eta helduendako poesia errezitaldia eta liburu aurkezpenak izanen dira goiz eta arratsaldez

17:30

Próspero Teatroren 'Printze Giltzapetua' Lesakan

Lesakako liburutegia, Bortziriak Lesaka | Ipuin-kontalariak

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontalaria izanen dute apirilaren 23an, asteartean 17:30ean Lesakako liburutegian. Próspero Teatroren eskutik Printze Giltzapetua ipuina izanen dute, hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzendua.

Próspero Teatroren 'Printze Giltzapetua' Lesakan Lesakako liburutegia

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontalaria izanen dute apirilaren 23an, asteartean 17:30ean Lesakako liburutegian. Próspero Teatroren eskutik Printze Giltzapetua ipuina izanen dute, hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzendua.

Apirilak 24, asteazkena

08:00

San Fermin elkartea Pradejonera

Lesakako San Fermin elkartea, Bortziriak Lesaka | Irteera

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.

San Fermin elkartea Pradejonera Lesakako San Fermin elkartea

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.

18:30

Arkanbele kantak

Leitzako liburutegian, Leitzaldea Leitza

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

Arkanbele kantak Leitzako liburutegian

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

Apirilak 27, larunbata

08:30

Larhunera ateraldia eginen dute Berako Agerra Mendi Taldeak antolatuta

Altzateko plaza, Bortziriak Bera | Irteera

100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela.  Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute  Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.

Larhunera ateraldia eginen dute Berako Agerra Mendi Taldeak antolatuta Altzateko plaza

100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela.  Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute  Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.

Apirilak 28, igandea

10:00

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteko Eguna

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Heldu den astean elkarteko dendetan egiten diren erosketen truke poltsa bat oparituko zaie bezeroei egun horretan

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteko Eguna

Heldu den astean elkarteko dendetan egiten diren erosketen truke poltsa bat oparituko zaie bezeroei egun horretan

18:30

Organo eta tronpeta kontzertua

Lesakako San Martin Eliza, Lesaka | Kontzertuak

Oscar Candendo organistak eta herriko Mikel Galardi tronpetistak joko dute elizan, 18:30ean hasita Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkarteak (AAORL), 2023. urtean San Martin elizako organoa zaharberritzeko lanak bukatu ondotik, aurten lau kontzertuz osatutako organo-ziklo bat antolatu du: horietako bi udaberriko organoaren zikloan sartuko dira, eta bertze bi udazkenekoan. Kontzertuen formatua aldatuko da; horrela, udaberriko zikloko lehen kontzertuan organoarekin batera tronpeta izanen da, eta hurrengoan saxofoia. Udazkeneko kontzertuetako bat organoarena bakarrik izanen da, eta bertzea txistuarekin egiteko asmoa dute. Lehenengo kontzertua apirilaren 28an izanen da, igandean 18:30ean San Martin elizan, eta bertan parte hartuko dute Oscar Candendo Zabala organistak (Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako organo espezialitateko irakaslea eta Donostiako Artzain Onaren S. I.eko organista) eta Mikel Galardi Txoperena tronpetista lesakarrak.

Organo eta tronpeta kontzertua Lesakako San Martin Eliza

Oscar Candendo organistak eta herriko Mikel Galardi tronpetistak joko dute elizan, 18:30ean hasita

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkarteak (AAORL), 2023. urtean San Martin elizako organoa zaharberritzeko lanak bukatu ondotik, aurten lau kontzertuz osatutako organo-ziklo bat antolatu du: horietako bi udaberriko organoaren zikloan sartuko dira, eta bertze bi udazkenekoan. Kontzertuen formatua aldatuko da; horrela, udaberriko zikloko lehen kontzertuan organoarekin batera tronpeta izanen da, eta hurrengoan saxofoia. Udazkeneko kontzertuetako bat organoarena bakarrik izanen da, eta bertzea txistuarekin egiteko asmoa dute. Lehenengo kontzertua apirilaren 28an izanen da, igandean 18:30ean San Martin elizan, eta bertan parte hartuko dute Oscar Candendo Zabala organistak (Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako organo espezialitateko irakaslea eta Donostiako Artzain Onaren S. I.eko organista) eta Mikel Galardi Txoperena tronpetista lesakarrak.

Maiatzak 1, asteazkena

10:15

Benjaminen arteko futbol txapelketa

Matzada futbol zelaia, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Berako Matzada futbol zelaia benjamin mailako futbolarien bilgune bihurtuko da maiatzaren 1ean, asteazkena. Herriko Gure Txokoa elkarteak torneoa antolatu du eta Gure Txokoako bi talde, Beti Gazteko talde bat, Baztango bi talde, eta Realeko, Arnedoko, Alfaroko eta Calahorrako talde bana ariko dira.

Benjaminen arteko futbol txapelketa Matzada futbol zelaia

Berako Matzada futbol zelaia benjamin mailako futbolarien bilgune bihurtuko da maiatzaren 1ean, asteazkena. Herriko Gure Txokoa elkarteak torneoa antolatu du eta Gure Txokoako bi talde, Beti Gazteko talde bat, Baztango bi talde, eta Realeko, Arnedoko, Alfaroko eta Calahorrako talde bana ariko dira.

Maiatzak 10, ostirala

18:30

Palestinako gatazkaren inguruko gakoei buruz hitzaldia Lesakan

Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka | Hitzaldia

Hitzaldia maiatzaren 10ean Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan eginen dute eta Lidon Soriano Segarra ekintzailea izanen da hizlaria, brigaden koordinatzailea eta larrialdietako erizaina Palestinan 20 urtez.

Palestinako gatazkaren inguruko gakoei buruz hitzaldia Lesakan Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan

Hitzaldia maiatzaren 10ean Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan eginen dute eta Lidon Soriano Segarra ekintzailea izanen da hizlaria, brigaden koordinatzailea eta larrialdietako erizaina Palestinan 20 urtez.

Apirilak 4, osteguna

09:29
20:00

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu

Apirilak 20, larunbata

16:00
13:00

Nieva ceniza

Iturengo Herriko Etxea, Ituren | Erakusketak

Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.

Nieva ceniza Iturengo Herriko Etxea

19:30
22:00

Pequeñas cartas indiscretas

Herri Aretoa, Leitza | Zinema

Leitzako Herri Aretoan apirilaren 20an eta 21ean botako dute Pequeñas cartas indiscretas filma, 19:30etik aurrera. Apirilaren 20an, larunbatean, jatorrizko bertsioan eskainiko dute gaztelerazko azpitituluekin eta apirilaren 21ean, gaztelerara itzulita. 

Pequeñas cartas indiscretas Herri Aretoa

Leitzako Herri Aretoan apirilaren 20an eta 21ean botako dute Pequeñas cartas indiscretas filma, 19:30etik aurrera. Apirilaren 20an, larunbatean, jatorrizko bertsioan eskainiko dute gaztelerazko azpitituluekin eta apirilaren 21ean, gaztelerara itzulita. 

Apirilak 26, ostirala

20:30
18:30

'Dantz'Hari' dantza ikuskizuna

Larreko gela, Senpere | Dantzak

'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an Senpereko Zirikolatz euskal dantza elkartea herriko biziaren zutabe nagusienetarik bat da. 45 urte betetzen dituela eta, gaur egungo eta lehenagoko dantzariak eta zonbait musikari Dantz’Hari ikusgarria prestatzen ari dira buru belarri. Covid aitzineko proiektua geldirik egon ondoan, orain bi emanaldi plazaratuko dituzte: apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:30ean, eta apirilaren 27an, larunbatarekin, 18:30ean. Jarraian afaria. 8 eta 74 urteko ehun bat dantzarik parte hartuko dute ikuskizunean.

'Dantz'Hari' dantza ikuskizuna Larreko gela

'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an

Senpereko Zirikolatz euskal dantza elkartea herriko biziaren zutabe nagusienetarik bat da. 45 urte betetzen dituela eta, gaur egungo eta lehenagoko dantzariak eta zonbait musikari Dantz’Hari ikusgarria prestatzen ari dira buru belarri. Covid aitzineko proiektua geldirik egon ondoan, orain bi emanaldi plazaratuko dituzte: apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:30ean, eta apirilaren 27an, larunbatarekin, 18:30ean. Jarraian afaria. 8 eta 74 urteko ehun bat dantzarik parte hartuko dute ikuskizunean.